Zizurkil
Wikipedia(e)tik
|
Zizurkil |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Izen ofiziala | Zizurkil | ||
| Antolaketa Estatua Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
||
| Alkatea | Anjeles Lazkano Larrañaga (EAJ) | ||
| Herritarra | zizurkildar | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 15,61 km2 | ||
| Euskaldunak | %63,35 (2001) | ||
| Distantzia | 20 km. Donostiara | ||
| Postakodea | 20159 |
||
| Biztanleria | 2.794 bizt (2008) | ||
| Dentsitatea | 178,99 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1615 | ||
| www.zizurkil.com | |||
Zizurkil Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da.
Zizurkilek Adunarekin egiten du muga ekialdetik , Amasa-Villabonarekin hego-ekialdetik, Asteasurekin mendebaldetik. Iparraldetik, berriz, Andoain, Zubieta, Usurbil eta Aiarekin egiten du muga.
Bi erdigune nagusi bereiz daitezke Zizurkilen: Zizurkil (edo bertakoek deitzen duten bezala, Zizurkil goia) eta Elbarrena. Lehenengoa da jatorrizko herria, 150 biztanle inguru ditu eta nekazal gunea da nagusiki. Honen inguruan baserri ugari daude sakabanatuta. Zizurkil sakabanatua deitzen zaion honetan 250 lagunetik gora bizi da. Elbarrena auzoa berriz Oria ibaiaren ertzean kokatzen da, Villabonaren ondo-ondoan. Hau da Zizurkilgo gune industrializatua eta bertan bizi da herriko biztanleriaren %90 inguru. Jatorriz nekazal auzoa zen arren, XIX. mendean trenbidearen etorrerarekin (Zizurkilgo lurretan eraiki zen geltokia) zabalkundea ezagutu zuen.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Historiaurrean, Brontze Aroko aztarnak aurkitu dira Zizurkilen. Zarate Bentan, adibidez, trikuharri bat aurkitu zuten 1954 urtean. Ikerlarien arabera, urtaro megalitiko bat osatzen dute Usurbil eta Andoaingo beste aurkikuntza batzuekin batera.
Zizurkil herri denaren lehenengo erreferentzia ofiziala 1391ko urriaren 21ekoa da, Zizurkil Tolosako babesean jartzen denekoa. 1392ko otsailaren 20an baieztatuko du Henrike III.a erregeak. Honen ondorioz Tolosaren mendera aldatu zen eta baterako gastuetan esku hartzera behartuta zegoen. Hala eta guztiz ere, bere lurrei mugapean, mendiei, irabazi eta berezko ekonomia-administrazioari eutsi zien.
1512an zizurkildarrek Belateko guduan parte hartu zuten, non tropa gipuzkoarrek Nafarroaren aurka borrokatu zuten, Gaztelako koroaren alde. Gudu honetan gipuzkoarrek 12 kainoi kendu zizkieten nafarrei(nahiz eta batzuen ustez 2 besterik ez izan) eta, ordutik, 12 kainoi horiek Zizurkilko armarrian agertzen dira.
Tolosarekin diru arazoak zirela eta zituen etengabeko auziek, Zizurkilek independentziarako zuen gogonahia mesedetu zuten, hiribildu titulua 1615ean eskuratuaz, Filipe III.aren agindu bidez, aurrez errege-ogasunari eta biztanle zituen ehun eta hirurogeita zortzi lagunen ordainetan 40.000 erreal ordainduaz.
Batzar Orokor eta Partikularretan parte hartzea oso garesti ateratzen zen, eta horregatik zenbait elkartetan parte hartu zuen Zizurkilek: oso denbora motzean Zubiberria elkartean (1631-1644)parte hartu zuen Amasa eta Anoetarekin batera. Aiztondo alkatego nagusian (1649-1664) Asteasu, Aduna eta Alkizarekin batera, harik eta 1826an Andatzabeako Baturan, Usurbil eta Oriorekin batera sartu zen arte.
[aldatu] Biztanleria
Gaur egun Zizurkilek 2.794 biztanle ditu (2008), 1980. urtean zeukan antzeko biztanle kopurua.
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2005 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 913 | 920 | 1.075 | 1.156 | 1.229 | 1.395 | 1.531 | 1.799 | 2.887 | 2.711 | 2.838 | 2.828 |
[aldatu] Ikustekoak
- Herriko plazaren inguruan hainbat eraikin interesgarri dago:
- Donemiliaga parroki eliza, gaztelu itxurakoa.
- Donemiliaga dorretxea, plaza inguruko eraikin zibil aipagarriena
- Udaletxea, plazatik aparte dagoena eta Donemiliaga dorretxeari eta bertako jauntxoei bizkarra ematen ziena
- Portxeta baserria, lau isuriko teilatua duena
- Hilerria, Urkamendi gainaren magaleko goragune batean eraikia. Bertan 1761ko hareharrizko gurutze handi bat dago.
- Mendi Bailaran:
- Andia baserria, leiho gotikoduna
- Aretagoikoa baserria
- San Migel baseliza, Kalixa aldean, XX. mende hasierakoa, aurrekoak su hartu ostean eraikia.
- Atxulondo burdinolaren hondakinak.
- Zarateko Benta, gaur egun oso txukun berritua, gune estrategikoa izan dena historian zehar
- Buztinbailaran:
- Larrondobuno jauregi-baserri barrokoa.
- Irazuazpikoa baserria, herri osoan armarria gorde duen etxe bakarra, 1587ko data duena agerian
- Irazu Goikoa baserria, XVI. mendean eraikia eta XVIII. mendean eraberritua.
- Nekola, Andrezketa (karrera dotorea duena) eta Erretenbarrendi baserriak.
- Elbarrenan:
- Berastegi baserria, Erdi Arokoa.
- Legarralde eta Luzuriaga baserriak
- Akezko errota. Jabeek lanerako tresneria osoa gorde dute errotaren barruan
- Iartza baserria.
- Fraisoro etxea, XX. mende hasieran muino baten gainean eraikia. Umezurztegi ezaguna jaso zuen: Casa Cuna.
- Zubimusu, Oria ibaia zeharkatzen duen zubia, Zizurkil eta Villabona artean
[aldatu] Zizurkildar ezagunak
- Pedro Mari Otaño (1857-1910), bertsolaria.
- Joxe Arregi Izagirre (1951-1981), ETAkidea.
- Iker Goenaga (1974-), trikitilaria.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Zizurkilgo udalaren webgunea.
Zizurkilgo dokumentazio, ibilbide, multimedia, mapen eta abar luzearen gordailua.
| Gipuzkoako udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidania-Goiatz • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |
||


