Alejandro Goikoetxea
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Alejandro Goikoetxea Omar | |
| Jaio | 1895eko martxoaren 23a | |
| Elorrio (Bizkaia) | ||
| Hil | 1984ko urtarrilaren 30a | |
| Madril (Espainia) | ||
Alejandro Goikoetxea Omar (Elorrio, Bizkaia, 1895eko martxoaren 23a - Madril, 1984ko urtarrilaren 30a) euskal herritar ingeniaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Elorrion jaio zen 1895eko martxoaren 23an.
Burdinazko Gerrikoa delako eraikuntzaren zuzendari izan zen, Bilboko ingurunetik zihoan defentsa hormak Espainiako Gerra Zibilaren garaian armada frankistari aurrera egitea galarazteko. Garai hartako arma modernoen aurrean (hegazkinak, bereziki), defentsa sistema aski ahula eta zaharkitua zen.[1][2][3]
1937. urtean Francoren aldera aldatu zen. Burdinazko Gerrikoaren xehetasun guzti-guztiak ezagutzen zituenez, euskotarren aldetik Goikoetxeari leporatu izan zaio hain sendoa zela uste zuten Gerriko hura hain erraz erori izana, eta haren atzetik Bilbo eta Euskadiko azken lurrak ere erori izana. Horrenbestez, Alejandro Goikoetxea traidoretzat gogoratu izan da eusko abertzaleen artean.[4][5] Hala ere, badirudi haren traizioak frankistei ez ziela askorik balio izan Burdinazko Gerrikoa gainditu eta Bilbo konkistatzeko, ordurako ondo-ondo ezagunak baitzituzten defentsa sistema zaharkitu horren xehetasun gehienak, hegazkinetatik egindako argazkiei esker.[1][2]
Hurrengo urtean abiarazi zuen Talgo izeneko trenaren proiektua (izen hori sortzeko, Tren Articulado Ligero Goicoechea-Oriol izenaren hasierako letrak erabili zituzten), eta 1941. urtean trenbideetan ibiltzen hasi zen Talgo trena.
Alejandro 88 urterekin hil zen, Madrilen, 1984ko urtarrilaren 30ean.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b Mikel ARIZALETA: «El "pacto" de Santoña», Gara, 2007-08-27.
- ↑ a b Imanol VILLA: «El Cinturón de Hierro», El Correo, 2007-02-11.
- ↑ Josu CHUECA: «Burdin Gerrikoa puskatuta», 36ko Gerra orain.
- ↑ «Jesus Urbieta: "Gerraz oso oroitzapen txarrak ditut baina ahaztu egin behar da, beti ere idealei eutsiz"», Uztarria.
- ↑ Iñaki ANASAGASTI: «Desaparece el tren de un traidor», Iñaki Anasagastiren bloga, 2009-10-08.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Aitor ANDUAGA EGAÑA: «Alejandro Goicoechea Omar», Auñamendi Eusko Entziklopedia.