Aleksandr Ostrovski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexander Ostrovskiren erretratua

Aleksandr Nikolaievitx Ostrovski (errusieraz: Алекса́ндр Никола́евич Остро́вский; Mosku, 1823 - Schelikovo, 1886) errusiar antzerkigilea izan zen. 1843an, merkataritzarako epaitegi batean hasi zen lanean ofizial gisa, eta han ezagutu zituen gerora bere antzerki-lanetan agerraraziko zituen burgesia merkatariaren eta burokraziaren giroa eta ohiturak. 1885ean, antzerki-eskola bateko zuzendari izendatu zuten, eta Moskuko Antzoki Inperialen errepertorioa aukeratzeko ardura izan zuen. 1884an, Moskuko antzokietako zuzendari izendatu zuten. Hasieran, merkatarien bizimoduaren eta giroaren satira garratzak idatzi zituen, eta gogor kritikatu zuen Errusiako burokrazia. Drama historikoa eta folklorea oinarri zuen fantasiazko antzerkia ere landu zituen. Antzerki-lan nagusiak: Svoi Lyudi sochtemsya (1850, Norbera moldatzen da beretarren artean); Bednost´ne porok (1854, Pobrezia ez da bizioa); Dokhodnoe Mesto (1857, Aberasteko lanpostua); Vospitannica (1859, Begi ninia); Groza (1860, Ekaitza); Les (1871, Basoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Ostrovski Aldatu lotura Wikidatan