Alessandro Algardi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:26, 30 urria 2015
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Alessandro Algardi
Datu pertsonalak
Jaio 1598ko azaroaren 27a
Bolonia (egungo Italia)
Hil 1654ko ekainaren 10a
Erroma, Aita Santuen Lurraldea (egungo Italia)

Alessandro Algardi (Bolonia, 1598ko azaroaren 27a - Erroma, 1654ko ekainaren 10a) italiar eskultore barrokoa izan zen. Ludovico Carracciren ikaslea izan zen. 25 urte bete baino lehen, Mantuara joan zen, Gonzaga familiarentzat lan egitera. Hiru urte geroago Erromara aldatu zen. Lanik aipagarrienetako batzuk, Kirinaleko San Silvestre elizako San Giovanni Evangelista eta Santa Maria Maddalena (1628-1629), Leon XI.aren hilobia (1634-1644) eta San Pabloren lepo moztea (1641-1647, San Pablo eliza, Bolonia) dira. Bere lanetan Berniniren, Carraccitarren eta Pietro da Cortonaren eragina nabari da[1].

Iruditegia

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

  1. Algardi, Alessandro. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2015-10-30).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alessandro Algardi Aldatu lotura Wikidatan