Kirinal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kirinal muinoaren 1827ko irarlana

Kirinal[1][2] muinoa (latinez: Collis Quirinalis, italieraz: Quirinale) Erromako zazpi muinoetako bat da. Izena Kirino erromatar jainkoaren omenez hartzen du. Lehen ministroaren bizileku edo egoitza ofiziala den Kirinal jauregiaaren izena ere bada. Denbora batez Cavallo Muinoa bezala ere deitu izan zen.

Antzinako Grezian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrian, muino talde baten zati zen, non Collis Latiaris, Mucialis (edo Sanqualis) eta Salutaris aurkitzen ziren, gaur egun galduak daudenak XVI. mendetik aurrera eraiki diren eraikin guztien ondorioz.

Erromatar elezahar baten arabera, Kirinal muinoa, sabinarren herri txiki baten kokalekua izango zen, hauek, Kirino jainkoaren omenez aldareak eraikiz, horrela muinoari izena emanez, eta han bizi izango zen Titus Tatius erregea erromatar eta sabinarren arteko bakearen ondoren.

K. a. VIII. mendean eta K. a. VII. mendean dataturiko hilobiak aurkitu dira, sabinarren finkapenaren ustezko presentzia baieztatuko luketenak, Quirinusen hilobia, Lucius Papirius Cursorrek bere garaipenaren tenplu bihurtu zuena samnitarren aurkako bere hirugarren gerraren ondoren, muino honetan zegoen. Egile batzuek, sinesgarritzat jotzen dute Kapitolioko hirukoaren gurtza (Jupiter, Minerva eta Juno) toki honetan ospatu izana, Palatino mendian baino lehenago. Floraren santutegia ere, oskotar-sabinar jainkosa bat, hemen egon zen.

K. a. 446an, Sancusen omenez eskaini zen tenplu bat, eta baliteke beste baten hondakinen gainean eraiki izana. Augustok ere, Marteren omenez tenplu bat eraikitzea agindu zuen.

Konstantino I.a Handiak, Erroma inperialeko azken bainuetxearen eraikuntza agindu zuen. Bainuetxe honi dagokionez, XVI. mendeko marrazki batzuk baino ez dira geratzen.

Erdi Aroan zehar, Torre delle Milizie izeneko dorrea eraiki zen, baita San Pedro eta Domenikoren komentua ere. Konstantinoren monumentuaren gainean Palazzo Rospigliosi jauregia eraiki zen, eta jauregi honetan egon ziren bere jatorrian, Castor eta Polluxen bi estatua ospetsuak zaldiekin, orain, Kirinaleko enparantzan aurkitzen direnak. Estatua horiengatik datorkio denbora batez izan zuen Cavallo Muinoa ezizena.

Michelangelok Palatino mendiko Palazzo Senatorioko mailadira eraman zituen ibaiko jainkoen bi estatuak ere, Kirinaletik irtendakoak dira.

Kirinal jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirinal muinoa, gaur egun, Kirinal jauregiarekin identifikatzen da, Italiako presidentearen bizileku ofiziala eta herrialdeko ikurretako bat dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kirinal Aldatu lotura Wikidatan
  1. Antzinaroko eta Goiz Erdi Aroko kanpoko leku- eta pertsona-izenak "Onomastika" lanean (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Ikasmaterialen Aholku Batzordea estilo-liburua)
  2.   Euskaltzaindia, Europako toponimia fisikoa, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf .

Koordenatuak: 41°54′04″N 12°29′18″E / 41.90111°N 12.48833°E / 41.90111; 12.48833