Alexander Kielland
Wikipedia(e)tik
Alexander Lange Kielland (Stavanger, Norvegia, 1849 - Bergen, Norvegia, 1906) norvegiar idazlea izan zen.
[aldatu] Biografia
Norvegiako eleberrigile naturalista nagusia izan zen.
Ipuin-liburu batekin hasi zen fama hartzen 1879an (Ipuin laburrak). Ondoren, arrakasta handiko eleberri batzuk idatzi zituen: Langileak (1881), Else (1881). Hurrengo eleberrietan, Worse kapitaina (1882), Pozoia (1883) eta Fortuna (1884) gizartearen erakundeak, dogma zaharrak eta haiek erakusten duten gezurraren kontra jardun zuen, era errealista batean. Maisu-lantzat hartuak izan dira obra horiek psikologia-azterketa sakonagatik eta estilo biziagatik.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.