Alexander Selkirk
Wikipedia(e)tik
Alexander Selkirken estatua, Eskoziako sortetxean.
Alexander Selkirk (Largo, Fife, Eskozia, 1676 - itsasoa, 1721) itsasgizona izan zen. 1703an, William Dampierren espedizioan parte hartu zuen, baina Stradling kapitainarekin haserretu, eta Juan Fernandez uhartediko uharte batean (egungo Robinson Crusoen) utzi zuten. Han bizi izan zen, bakardadean, 1709 arte. Daniel Defoe idazlea Selkirken istorioan oinarritu zen Robinson Crusoe eleberria idazteko.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.