Juan Fernández uhartedia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Fernández uhartedia
Archipiélago Juan Fernández
Robinson Crusoe uhartea
Robinson Crusoe uhartea
Geografia
CL Islas del Pacífico.PNG
Kokalekua Ozeano Barea
Koordenatuak 33°38′42.5″S 78°49′23.78″W / 33.645139°S 78.8232722°W / -33.645139; -78.8232722Koordenatuak: 33°38′42.5″S 78°49′23.78″W / 33.645139°S 78.8232722°W / -33.645139; -78.8232722
Uharteak denera 3
Azalera 117,5 km²
Punturik garaiena Los Inocentes 1.650 m.
Administrazioa
 Txile
Eskualdea Valparaíso eskualdea
Hiri populatuena San Juan Bautista (800)
Demografia
Biztanleria 900 bizt. (2012)
Dentsitatea 7,7 bizt./km²

Juan Fernández uhartedia edo artxipelagoa[1] Txileko uhartedia da, Ozeano Barearen hegoaldean dagoena, Valparaisoko itsasertzetik 650 km-ra. 633 biztanle ditu (2002).

Robinson Crusoe izeneko herrian bizi dira gehienak, Cumberland badiaren ertzean.

Hiru uharte bereizten dira: Más a Tierra edo Robinson Crusoe uhartea (93 km2), Más a Fuera edo Alejandro Selkirk uhartea (88 km2) eta Santa Clara uharte txikia, Más a Tierra uhartearen hego-mendebalean.

Sumendi-uharteak dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otarrain-arrantza da nagusi.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1563an aurkitu zituen uharteak Juan Fernández itsasgizon espainiarrak. Han bizi izan zen urte batzuez Alexander Selkirk itsasgizon eskoziarra; marinel horrek kontatutakoetan oinarritu zen Daniel Defoe idazlea bere Robinson Crusoe ospetsua idazteko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Fernández uhartedia Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]