Alexander uhartedia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexander uhartediaren argazkia

Alexander uhartedia (ingelesez Alexander Archipelago) Alaskako hego-ekialdeko kostaldean dagoen uhartedia da. Uhartediak 1.100 uharte inguru ditu.

Alexander uhartediaren uharte nagusiak hauek dira:

  • Chichagof uhartea,
  • Admiralty uhartea,
  • Baranof uhartea,
  • Wrangell uhartea,
  • Revillagigedo uhartea,
  • Kupreanof uhartea,
  • Dall uhartea eta
  • Gales Printzearen uhartea.

Uhartedian amerindiar tribu batzuk daude:

Uhartediko hiri nagusiak Revillagigedo uharteko Ketchikan eta Baranof uharteko Sitka dira. Hala ere, eskualdeko hiri nagusia, Juneau, kontinentean dago.

1741ean, errusiarrek uhartedia bisitatu zuten. Gero, britainiarrek, espainiarrek eta estatu batuarrek gauza bera egin zuten. Izena, Alexander Baranov, errusiar-amerikar konpainiaren burutik datorkie. 1867an, Errusiak Estatu Batuei Alaska saldu zionean, eskualdea estatu batuar eskuetan geratu zen.

Koordenatuak: 57°29′N, 135°06′W

Tresna pertsonalak