Alexandre Sergeievitx Dargomyjski
Wikipedia(e)tik
Alexandre Sergeievitx Dargomyjski errusiar musikagilea izan zen (Dargomyi, 1813 - San Petersburgo, 1869). Glinka musikagilearen ikaslea izan zen. Sei opera idatzi zituen, besteak beste, Roussalka (1855) eta Bakoren garaipena (1845). Harrizko mahaikideak azken opera Cui eta Rimski-Korsakov musikagileek amaitu zuten 1872an. Dargomyjskik eta Glinkak eragin handia izan zuten Errusiako musika berrian Bosten taldea sortu aurretik.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.