Alexei Kosigin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexei N. Kosigin

Alexei Nikolaievitx Kosigin (errusieraz: Алексе́й Никола́евич Косы́гин; San Petersburgo, 1904 - Mosku, 1980) sobietar politikaria izan zen. Alderdi Komunistako kide egin zen 1927. urtean. Leningradeko Sobiet-eko lehendakari aukeratu zuten (1938), Sobietar Batasuneko Ehungintzako komisario (1939), Batzorde Zentraleko kide (1939), Herrietako Komisarioen Kontseiluko lehendakariorde (1940-1953), Errusiako Ministroen Kontseiluko lehendakari (1943-1953) eta Politburoko kidea (1948). Stalin hildakoan Kosigin bere karguetatik eraitsia izan zen, baina Gosplango zuzendari bihurtu zen handik gutxira (1969). Lehen Ministrorde eta Batzorde Zentraleko Lehendakaritzako kide hautatu zuten 1970. urtean. Lehen Ministro hautatu zuten 1964. urtean, eta Sobietar Batasuneko politika zuzendu zuen, Brezhnev eta Podgornirekin batera, 1980. urtean dimisioa eman zuen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexei Kosigin Aldatu lotura Wikidatan