Alfred de Musset

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfred de Musseten erretratua

Alfred de Musset (Paris, Frantzia, 1810eko abenduaren 11 - 1857ko maiatzaren 2a) frantses idazlea izan zen.

Biografia

Zuzenbidea eta medikuntza-ikasketak egin zituen. George Sand eleberrigilearen eragina izan zuen. 1852an Frantziako Hizkuntza Akademiako kide aukeratu zuten.

Hark idatzitako liburuen artean, hauek dira aipagarrienak: Les nuits (1835-1837), Les caprices de Marianne (1833), André del Sarto (1833), Fantasio (1833), Lorenzaccio (1834), Un caprice (1837), La confession d´un enfant du siècle (1836), Mimi Pinson (1843) eta Histoire d´un merle blanc (1842, Zozo zuriarena Juan Kruz Igerabidek euskaratua).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred de Musset Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak