Alkoholismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Alkoholismoa alkoholdun edariak gehiegizko moduan hartzen dituzten pertsonen gaixotasuna da. Menpekotasuna dakar, bai eta gaixoen suntsipena lan arloan eta sozialean eta haren familiarena ere.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME edo OMS) datuen arabera, emakumeengan alkoholismotzat jotzen da egunean 50 gramo alkohol baino gehiago hartzea, eta gizonezkoengan, berriz, 70 gramo baino gehiago irenstea (kopa bat koñakek 40 g du gutxi gorabehera, litro laurden ardok 30 g eta litro laurden garagardok 15 g). Alkoholismo kasu gehiago dago gizonezkoen artean, baina emakume eta gazteen artean ere gero eta kasu gehiago ari da agertzen. Oro har, 1980az geroztik alkoholaren kontsumoa eta horrek eragindako kalteak ugaritzen ari dira Europar Batasunen, Ekialdeko Europan, Estatu Batuetan eta garapen bidean dauden herrialdeetan.

Garapena

Iraganean alkoholismoa estres sozial edo psikologikotzat, edo jokaera ikasi eta moldatu gabekotzat hartua izan da. Azkenaldian, urteetan zehar garatzen den gaixotasun konplexu moduan definitu izan dute, eta gero eta gehiago hartzen ari da gogo aldartea aldarazten duen drogatzat ere.

Ondorioak

Alkoholikoak, hasieran, alkohola gero eta hobeto jasaten duela dirudi, eta horrek gehiago edatera bultza dezake. Geroago, ordea, giza harremanetan, lanean eta osasun egoeran kalteak eragiten hasten da: alkoholak mendekotasuna sortzen dio, eta Abstinentzia-sindromea ekiditeko gehiago edaten du. Alkoholak gorputzean eragin toxiko zuzena du, eta epe luzean hartzeak gabeziak sortzen ditu elikaduran eta beste zenbait behar organikotan. Gorputzeko sistema nagusietan dituen ondorioak metatuz joaten dira, eta kalte sendaezinak eragiten ditu: urdaileko eta duodenoko ultzerak, pankreatitis kronikoa eta gibeleko zirrosia. Erdiko nerbio sisteman eta periferikoan ere eragiten du. Abstinentzia sindromearen eta delirium tremensaren ezaugarriak zorabioak, haluzinazioak eta dardara bortitzak izan daitezke. Gainera, delirium tremesak heriotza ere eragin dezake, nahiz eta tratabide egokia hartu. Bestalde, haurdunaldian alkohola hartzeak, kopuru txikian bada ere, kalte larriak eragin ditzake umearengan, batez ere atzerapenak gorputzaren eta garunaren garapenean; umekiaren alkoholismo sindromea gaitza da hauetan larriena.

Epe luzeko eraginak

Tratamendua

Lehen urratsa sendaketa behar duen arazo bat dela onartzea da. Kalte organikoak tratatzeaz gainera, talde terapiak eta bakarkako elkarrizketak ere beharrezkoak izaten dira alkohola edateari norberaren borondatez uzteko, abstinentzia hartzen baita helburutzat. Gaur egun egiten diren tratamenduen bidez oso emaitza onak lortzen ari diren arren, munduan urtero alkoholak eragindako heriotzak ugariak dira: Estatu Batuetan bakarrik,100.000.

Terapia zerrenda

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alkoholismo Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak