Duodeno
Wikipedia(e)tik
Digestio-aparatuaren anatomian, duodenoa heste meharraren lehen atala da, urdaila eta jejunoa lotzen dituena.
Txakur baten duodenoa.
Gizaki helduengan 25-30 zentimetro luze izaten da, eta zaldi ferraren itxura izaten du. Egituraz, duodenoak ez du hesteekin ezberdintasun garrantzizkorik, eta digestio prozesuan ere oso antzeko eginkizunak dituzte duodenoak eta hesteek. Bi atal bereiz daitezke duodenoan: duodeno erraboila, goikoa, duodeno hormonak biltzen dituena; eta behekoa, duodenoaren digestio atala, gibelari darion behazun urinak eta areari darizkionak biltzen dituena. Atal honetan aretik datozen urinek azidoak neutralizatzen dituzte, eta behazunaren eraginez gantzak xurgatzen dira.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.