Urdail

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urdaila
Stomach diagram.svg
Urdailaren kokapena gorputzean.
Illu stomach.jpg
Urdailaren egitura
Latinez Ventriculus
Aparatua Digestio-aparatua
MeSH Stomach
Dorlands/Elsevier Stomach

Urdaila digestio-aparatuan dagoen organoa da, liseriketa funtzioa egiteko garrantzitsua.``j´´ hizkiaren forma du eta digestio hodiaren zabalkuntza da.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabelaren goiko eta ezkerreko aldean dago kokatuta. Goialdean hestegorriarekin lotuta dago kardia izeneko esfinterraren bidez eta behealdean duodeno eta heste meharrarekin, piloroaren bidez. Pankrea bere atzealdean dauka.

Bestela, diafragmak banatzen du toraxetik.

Urdaila digestio-hodiaren zati dilatatua da, esofagoaren eta estearen artekoa. Arrainik primitiboenek ez dute halakorik eta gainerakoen kasuan, garapen maila desberdina dauka. Hegaztietan eraldaketa handia dauka eta bi zati ditu: zati gihartsua, janariak txikitzean espezializaturik dagoena, arandoi izenekoa; eta zati guruintsua , hau da, urdaila bera. hausnarkarien kasuan lau barrunbe ditu, hausnarraren egokitzapentzat.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janaria metatu, hesterako igarotzea erregulatu eta digestioaren zati bat egiten du. Gainera ura zenbait ioi eta substantzia batzuk (esaterako, aspirina eta etanola) xurgatzen dira apur bat.

Lotutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gastroenterologoek tratatzen dute organo honekin lotutako eritasunak. Hauen artean, hauexek ditugu nabarmenenak:

Urdaila aztertzeko, gaur egungo proba osagarririk hoberena endoskopia da (gastroskopia), biopsiak hartzea ere ahalbidetzen duena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urdail Aldatu lotura Wikidatan