Altxor uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Altxor uhartea
Treasure Island-Scribner's-1911.jpg

1911. urteko argitarapena.

Egilea Robert Louis Stevenson (1883)
Generoa Abentura eleberria
Datuak
Jatorrizko izenburua Treasure Island (gaur egun)
The Sea Cook, or Treasure Island (lehen argitarapenaren izenburua)
Argitaratzailea London: Cassell and Company
(orain Orion Publishing Group taldearen zati da)
Herrialdea Eskozia
Euskaraz
Izenburua Altxor uhartea

Altxor uhartea 1883an Robert Louis Stevenson eskoziar idazleak argitaratutako abenturetako eleberria da (jatorriz 'Young Folks' izeneko haurrentzako aldizkarian 1881 eta 1882 urteen bitartean The Sea Cook, or Treasure Island aldizkarian zatika argitaratu zuten).

Eleberria honek Jim Hawkins pertsonaia nagusiak diru eta anbizioarekiko dituen ikuspegi kritiko eta gogoeta morala erakusten dizkigu.

Idazlan honek zinema, telebista, literatura, komiki eta bideojokoen inguruko hainbat sorkuntzaren iturburua izan da.

Eduki-taula

[aldatu] Pertsonaiak

[aldatu] Pertsonaia nagusiak eta itsasgizon leialak

Long John Silver eta Jim Hawkins gaztea.
  • Jim Hawkins: Eleberri honetako pertsonaia nagusia den gaztea da.
  • Jimen ama: Jimen aitarekin batera Benbow Almirantea izeneko ostatuaren jabetza dute, ostatu hau piratek erasotua izango delarik. Jim eta bere amak erasoa kanpokaldetik ikusiko dute.
  • Jimen aita: Idazlanaren hasiera hiltze da, hortaz eleberrian ez du garrantziarik.
  • David Livesey doktorea: Idazlan hontako pertsonaia nagusietako bat da. Jim gaztea asko izantzen du eta honek mapa aurkitu duela ikustean, altxorraren bila joatea erabakitzen du. Pertsonaia diplomatikoa da, pirata zaurituak sendatzera ere prest agertzen da.
  • Trelawney zalduna: Bristoleko jauntxoa eta herriko "Squire" edo alkatea da. Bristolen dituen bere hartu-emanei esker, altxorraren bila joateko itsasontzia eta eskifaia lortuko ditu. Tiratzaile ona da eta espedizioarako bere hiru morroiak eramango ditu: Redruth, Hunter eta Joyce.
  • Thomas Redruth: Trelawney zaldunaren morroia, altxorraren bilaketan lagun izango du. Itsasgizon matxinoen aurkako borrokaldian hilko da..
  • John Hunter: Trelawney zaldunaren morroia, lehen erasoladiari biziraungo dio, halere zentzurik gabe eta zaurituta gelditu eta hurrengo egunean hilko da.
  • Richard Joyce: Trelawneyren beste morroia. Oholesizko gotorlekuaren aurkako erasoaldian zehar tiro batez hilko da.
  • Dance inspektorea: Bristoleko inspektorea da, piratak atzetik jarraitzeaz arduratuko da.
  • Dogger: Dance inspektorearen laguntzailea, Jim gaztea Trelawney Squirearen etxera laguntzen du.
  • Alexander Smollett kapitaina: La Hispaniola itsasontziko kapitaina da. Lehendabiziko unetik itsasontziko eskifaiarekin nahigabetua agertzen da, itsasgizonek ez baidiote konfiantza gehiegirik iradokitzen eta euren jarrerarekin mesfidatia da. Piratekin izandako borroka batean zauritua suertatzen da.
  • Abraham Gray: Itsasarotza, kapitainari leial zaion itsasgizona.
  • Ben Gunn: Walrus itsasontziko eskifai-kide-ohia, bere eskifai-kideek altxorra maparik gabe bilatzeko saiakeran denbora galtzeagatik uhartean laga zuten. Jimek aurkitu eta Doktoreari Ben Gunn taldera gehitzeko baimena eskatu zion. Ben Gunnek piratek altxorra bilatzen ari diren bitartean Jonathan Flint irudikatuz irudikatuz ahots arraroak deiadartzen ditu.

[aldatu] Piratak eta itsasgizon desleialak

Hispaniola itsasontzia sutan, Livesey doktorea eta Squire Trelawney jaunak txalupan lurreruntz doazen bitartean.
  • Billy Bones: "Benbow Almirantean" ostatu hartu zuen itsasgizon zaharra. Bere kutxan Flinten altxorraren mapa zegoen, honek pirata asko erakarriko dituelarik. Ron eta grog edanzale porrokatua, piraten erasoaren aurretik jasandako bihotzeko batez hilko da.
  • Txakur Beltz (Black Dog): Billy Bonesen bila Jimen ostatu edo tabernara datorren pirata da, bi pirata hauek borrokatu ostean, Txakur Beltz zauriturik ihes egingo du.
  • Sakristaua (Pew): Guda batean bere ikusmena galdu ostean bi morroi zituen. Ostatuan Billy Bones mehatxatu eta ondoren ostatua erasotzen duten piratetako bat da. Itsua dela eta, zaldi bat saihestu ezin eta zanpatuta hiltzen da.
  • Johnny: Es uno de los esbirros de Sacristán, que luego huye.
  • Dirk: Sakristauaren beste morroi bat da. Dirudienez La Hispaniola itsasontzian itsasoratuko da.
  • Long John Silver Luzea: Flint kapitainaren eskifaiako kide izan zen pirata bat da, Bristol hirian "Kataloxa" izeneko taberna baten jabe da. Ankabakarra da, bestea guda batean galdu baitzuen, hortaz makulu bat erabiltzen du, honek ez du bere gorputz arintasunean inolako kalterik egin. La Hispaniola itsasontziko sukaldaria izango da. Gerora, Smollet kapitainaren aurkako matxinadako buru izango da, baina bere burua galdutzat ikustean koldartu eta doktorearekin bat bi taldeen arteko akordio batetara ailegatuko dira. Azkenik, kontakizunaren amaieran, Hispaniola itsasontziak Espainiar Ameriketako portu batetara hornitzeko asmoz iristelp unean, Jim, doktorea eta gainontzekoak lur lehorrean daudela Long John Silver piratak Ben Gunn laguntzaile duelarik urrezko zaku bat berarekin bat daramalarik ihes egingo du.
  • Flint kapitaina: Silverren loroa da. Izen hori Jonathan Flint pirata beldurgarriaren omenez du.
  • Arrow pilotua: La Hispaniola itsasontziko pilotua. Hasiera-hasieratik bere aginte ahalmen eskasa eta mozkorkeria dela eta, Smollett kapitainak ez du haintzat hartuko. Ekaitz batean zehar itsasora eroriz hilko da.
  • Job Anderson: La Hispaniola itsasontziko kontramaisua. Arrowen heriotzaren ondoren pilotu postuan jarriko da.
  • Israel Hands lemazaina: Gehinbat lemazain postuan egongo da. Beranduago Silverren traiziorarekin bat egin eta itsasontzian zaintzaile gisa egongo da. Jimen eskuetan hilko da, azken honek La Hispaniola bereganatu ostean.
  • Tom eta Alan: Bere aginduak ez betetzeagatik Silverrek eraildako itsasgizonak.
  • O'Brien: Israel Handsekin batera ontzia zaintzen gelditu den itsasgizona, Israelek hilko du.
  • George Merry: Silverren aginduak jarraitzen dituen itsasgizon matxinoa, ia eleberriaren amaieran bala batek joko du, baina Silver izango da azken tiroa emango diona.
  • Tom Morgan: Silverren agindupeko beste itsasgizon bat.
  • Jonathan Flint kapitaina: Eleberrian ez da azaltzen. Halere bere izena sarritan aipatzen da. Altxorra lurperatu izan zuen pirata beldurgarri bat izan zen. Bere eskifaiako kide batzuk La Hispaniola ontzian nabigatzen dute.

[aldatu] Kapituluak

Kapituluen hurrenkera euskarazko itzulpena argitaratu zenean: Maria Garikanoren itzulpena (1991), Altxor uhartea, Ibaizabal.

[aldatu] Lehen Atala: Bukanier zaharra

  • 1. kap. Itsas-zakur zaharra Admiral Benbow ostatuan
  • 2. kap. Zakur beltza azaldu eta ezkutatu
  • 3. kap. Seinale beltza
  • 4. kap. Mariñel kutxa
  • 5. kap. Itsuaren azkena
  • 6. kap. Kapitainaren paperak

[aldatu] Bigarren Atala: Itsas sukaldaria

  • 7. kap. Banoa Bristolera
  • 8. kap. Katalexu ostatuan
  • 9. kap. Bolborak eta armak
  • 10. kap. Bidaia
  • 11. kap. Sagar barrikatik entzun nuena
  • 12. kap. Gerra batzarra

[aldatu] Hirugarren Atala: Nire mentura lehorrean

  • 13. kap. Nola hasi zen nire mentura lehorrean
  • 14. kap. Aurreneko kolpea
  • 15. kap. Uharteko gizona

[aldatu] Laugarren Atala: Egurresia

  • 16. kap. Kontaketarekin sendagileak jarraitzen du: nola abandonatu zuten itsasontzia
  • 17. kap. Kontaketarekin sendagileak jarraitzen du: Iolaren azken bidaia
  • 18. kap. Kontaketarekin sendagileak jarraitzen du: lehen eguneko borrokaren azkena
  • 19. kap. Jim Hawkinsek ekiten dio berriz kontaketari: Goarnizioa egurresian
  • 20. kap. Silverren enbaxada
  • 21. kap. Erasoa

[aldatu] Bosgarren Atala: Nire mentura itsasoan

  • 22. kap. Nola hasi zen nire mentura itsasoan
  • 23. kap. Beheraldia
  • 24. kap. Coracle-aren espedizioa
  • 25. kap. Bandera beltza erriatu nuenekoa
  • 26. kap. Israel Hands
  • 27. kap. "Zortzi errealekoak"!

[aldatu] Seigarren Atala: Silver kapitaina

  • 28. kap. Etsaiaren alderdian
  • 29. kap. Seinale beltza berriro ere
  • 30. kap. Hitza emanda
  • 31. kap. Altxorra harrapatzera: Flinten ezaupidea
  • 32. kap. Altxorraren bilaketa: zuhaitz arteko ahotsa
  • 33. kap. Buruzagi baten erorketa
  • 34. kap. Eta azkena

[aldatu] Euskarazko bertsioa

Euskarazko bertsioa 1991ekoa da eta Maria Garikanok itzuli zuen. Literatura Unibertsala Bildumako 9. zenbakia da (Ibaizabal argitaletxea, 273 orr.). 2008an, Elkar argitaletxeak bertsio eguneratua argitaratu zuen, Maria Garikanok ere prestatua (312 orr.).

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Altxor uhartea
Wikisource-logo.svg
Wikiturrietan testuak daude honi buruz:
Altxor uhartea
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak