Amédée Ozenfant
Wikipedia(e)tik
Amédée Ozenfant frantses margolaria (Saint-Quentin, 1886 - Cannes, 1966). Purismoaren estetika printzipioak argitaratu zituen L´Elan aldizkarian (1915-1917), eta mugimendu horren teoriko nagusia izan zen 1918tik aurrera, Le Corbusierrekin batera. Haren lanen oinarria errealitateko objektu bat izan ohi zen, oinarrizko objektu horri bigarren mailako edo oinarrizko ez zituen ezaugarriak kenduz abstrakziora eramaten zuena. Azken urteetako lanetan xehetasunek leku handiagoa hartu zuten haren estiloan. Artearen teoria ere landu zuen; besteak beste, sintesi lan bat argitaratu zuen, L´Art (1928).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.