Kubismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Retrato de Picasso, 1912. Juan Gris.

Kubismoa arte modernoaren mugimendu abangoardista da, XX. mendeko lehenengo bi hamarkadetan eta Frantzian garatutakoa. Pablo Picasso, Georges Braque eta Juan Gris bultzatzaile nagusiak izan ziren margolaritza eta eskultura arloetan. Poeten artean, berriz, Guillaume Apollinaire eta Jean Cocteau aipatzekoak dira, besteak beste.

1919 inguruan surrealismoak eztanda egin zuen eta kubismoa ordezkatu zuen.

Kubismoaren funtsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kubismoa Parisen sortu zen 1907 inguruan. Sorreran, emozioen eta sentsualitatearen adierazpidea helburutzat zuen aurreko artearen kontrako erreakzio intelektuala izan zen; hala, kubisten margolaritza sistema analitikoa zen, eta hiru dimentsiotako objektuak zatikatuak eta aldi berean ikuspegi desberdinetatik berriro definituak margotzen zituzten. Uko egiten zioten artearen oinarrizko printzipio bati, arteak izadiari imitatu behar diola esaten duenari; eta kubistek beren artea izadian oinarritzen bazuten ere, ez ziren espazioa, forma, kolorea, berregiten saiatzen, aitzitik, errealitatea desitxuratua margotzen zuten.

Guitarra y mandolina, 1919. Juan Gris.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kubismoaren lehen aldian (1907-1912), lanak, hala nola P. Picassorenak eta G. Braquerenak, adimenari zuzenduak ziren; aldi horri "errealismo kontzeptuala" deitu izan zaio, objektuak adimenak, ez begiak, antzematen dituen bezala ageri baitira margotuak. Hurrengo aldia "sintetikoa" deitu zen (1913-1920 gutxi gorabehera): margolanak forma gutxiagoz eta soilagoz osatuak ziren, koloreak biziagoak ziren, eta artista askok collage-aren trompe l´oeil efektua (ikuspuntuarekin jokatuz, erliebea duten objektu errealen ilusioa sortzen duen teknika) erabili zuten, Juan Grisek esate baterako. Beste margolari kubista garrantzizkoak Robert eta Sonia Delaunay, Roger de la Fresnaye, Albert Gleizes, Jean Metzinger, Marcel Duchamp eta Fernand Léger izan ziren. Afrikako maskaren eragina badu ere, Picassoren Demoiselles d´Avignon lanean (1907), kubismoaren oinarrizko ezaugarri asko ageri dira.

Kubismoa berez margolaritzako estiloa bada ere, eragin handia izan du XX. mendeko arkitekturan eta eskulturan. Eskultore kubisten artean Alexander Archipenko, Raymond Duchamp-Villon eta Jacques Lipchipitz dira aipatzekoak. Bestalde, Le Corbusier arkitektoak 1920-1930. urteetan egin zituen lanak ere kubismoaren estetikan oinarritzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kubismo Aldatu lotura Wikidatan