Amaia Lujambio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Lujambio

Bizitza
JaiotzaGoizueta1982ko urtarrilaren 16a (42 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, onkologoa eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 3.000 metroko lasterketa
5.000 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Enplegatzailea(k)Sinai Mendia Ospitalea

Amaia Lujambio Goizueta (Goizueta, 1982ko urtarrilaren 16a) biologo euskalduna, ikertzailea eta atleta ohia da. New York hiriko Mount Sinai ospitalearen Icahn Medikuntza fakultatean[1] gibeleko minbizia ikertzen du bere izena daraman Lujambio Laboratory laborategian.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Unibertsitatean egin zituen biologia ikasketak eta tesia Madrilgo Unibertsitate Autonomoan burutu zuen. 2004. urtean Ikerketa Onkologikoetarako Zentroan (CNIO) praktikak egiteko beka bat eskuratu zuen eta minbizia ikertzeari ekin zion. Aldaketa epigenetikoetan zentratu zuen bere ikerlana.[3]

2010. urtean New Yorkeko Mount Sinai ospitalean hasi zen lanean eta 2015etik aurrera bere laborategi propioa dauka, Lujambio Laboratory. Sei ikerleritako taldea gidatzen du bertan. Saguekin egiten dute lan gibeleko minbiziaren aurkako tratamendu bila eta 2019ko ekainean Cancer Discovery aldizkarian bere ikerketak argitaratu zituen.[4]

Jaioterriko Erran.eus euskarazko komunikabidean ekarpenak egiteko tartea ere hartzen du.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Amaia Lujambio. Icahn School of Medicine at Mount Sinai | MSSM · Department of Oncological Sciences» www.researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
  2. «Atariko proba: Amaia Lujambio Goizueta, biologo bat NYn» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
  3. idatzia, Zientzia Kaiera-k; 7Uzt2017; Comentarios0. (2017-07-07). «Amaia Lujanbio: “Noizean behin, eureka-momentuak izaten ditugu”» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
  4. Goikoetxea, Jakes. ««Ia inork ez du hitz egiten gibeleko minbiziaz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
  5. «Amaia Lujanbio Goizueta - Komunitatea - Erran.eus» erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).