Goizueta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Goizueta

 Nafarroa Garaia
Goizueta udalerriko ikuspegi orokorra
Goizueta udalerriko ikuspegi orokorra

Goizuetako armarria

Izen ofiziala Goizueta
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Leitzaldea
Alkatea Pablo Miranda Taberna (Bildu)
Herritarra goizuetar
Koordenatuak
Goizueta non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Goizueta
Goizueta (Euskal Herria)

Kokapengabe.jpg

Eremua 89,67 km2
Garaiera 150 m
Distantzia 71 km Iruñera
Posta kodea 31754
Biztanleria 758 bizt. (2012)
Dentsitatea 8,45 bizt./km²

Goizueta[1] Nafarroa ipar-mendebaldeko udalerria da. Leitzaldeko eskualdean dago, Iruñeko merindadean. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldan, herriak 758 biztanle zituen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustez, udalerriak bere izena Zubi Handi zubiari zor dio: zubi honek Urumea ibaiaren bi bazterrak lotzen ditu, bai eta ibai honek banatzen dituen Goizuetako bi alderdiak ere. Goizueta izena honako osagai hauen elkarketatik dator: goi + zubi + -eta (leku atzizkia). Horrela, Goizueta izenak "goiko zubiaren lekua" esan nahiko luke.

Bertakoen hizkeran Goizuta ahoskatzen da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizuetako Artikutza auzoan, itsasoaren mailatik 313 metrora, Nafarroako gobernuak 1954ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizueta 7 auzok osatzen dute: Aitasemegi, Alkainzuriain, Alkasoaldea, Artikutza, Espidealdea, Goizueta (herriburua) eta Tartazu.

Artikutza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren parte da, baina Donostiako Udala, 1919 urtetik, haren jabea da. Artikutzara iristeko bidea, berriz, Oiartzungo Altzibar eta Karrika auzoetatik abiatzen da. Esparru natural eder honek 37 hektarea hartzen du, 6 milioi zuhaitz inguru dituen baso zabalarekin.

Bestalde, Artikutzako urtegia edo Enobietakoa 1947 eta 1953 bitartean eraiki zuten. Gaur egun, zaharkitua gelditu denez, Añarbekoak ordezkatu du.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunea eta Urumea ibaia.

Iparraldean Errenteria (Gipuzkoa) eta Oiartzun (Gipuzkoa), hegoaldean Leitza, Ezkurra, Eratsun, Beintza-Labaien eta Zubieta, mendebaldean Arano, Elduain (Gipuzkoa) eta Berastegi (Gipuzkoa), eta ekialdean Lesaka eta Arantza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1430. urtean gaztelarrek herria erre egin zuten, eta horren ondorioz, hamar urtez gaztelar erregeak ez zuen bertan koartelik ezarri. 1440. urtean, dorrea eta gotorlekua eraikitzeko petxatik aske gelditu zen. 1451n, Karlos Zabaleta Otsoa Lópizko jauna ageri da herriko gotorlekuko kapitain eta agintari bezala; honen agindupeko lurrak Bortzirietaraino hedatzen ziren.

1468an, Goizuetarrek gaztelar erregeari 20 arditeko petxa ordaintzen zioten. Leonor printzesak lurrak Orreagako monasterioari eman zizkion, beti ere, abadeak bertakoei udalerriko lursailetan eta Anizlarrean lurra lantzeko eta egurra biltzeko baimena ematen bazien. 1630. urtera arte, Goizuetako udalerriak Arano herria bere jurisdikziopean eduki zuen.[3]

Sorginkeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1609an, Goizuetan sorginkeria auzi bat gertatu zen. Kasu hartan, Katalina Alduntzin eta honen semea, Goizuetako bikarioaren eta erretorearen senideak, ohorearen kontrako laido eta irainengatik kereilatu ziren Johanes Zubillaga eta Magdalena Leitzaren aurka. Bi horiek Katalinari eta honen semeari sorginak izatea egotzi zieten. Epaimahaiak Johanes Zubillaga eta Magdalena Leitza bi urteko erbestera kondenatu zituen.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ceferino Apezetxea eta Semeak autobus konpainia arduratzen da Hernani eta Goizueta bitarteko lineaz. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Bigarren linea batek Goizueta eta Leitzako udalerriak elkartzen ditu.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizuetako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2010
1.037 1.104 1.281 1.400 1.407 1.362 1.312 1.416 1.423 1.186 1.034 886 820 778

2008ko erroldaren arabera, hamar etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,23 (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Biztanleriaren banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizuetako auzoak
Auzoak Biztanleria (2010)
Aitasemegi 74
Alkainzuriain 29
Alkasoaldea 44
Artikutza 7
Espidealdea 58
Goizueta 554
Tartazu 12

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, Eusko Abertzale Ekintzako Miguel Jose Lekuona Salaberria aukeratu zuten alkate. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo absolutoa. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako guztien %0,51) eta boto zuriak lau (botoen %0,68). Abstentzioa %20,89koa izan zen.

Goizuetako Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Abertzale Ekintza 292 4
Elkartasuna 288 3

2011n Bildurena izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra. 448 boto, zazpi zinegotziak eta alkatetza (Pablo Miranda Tabernarentzat) erdietsi zituen.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Udaletxe plaza, z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Miguel José Lekuona Salaberria EAE
2011- Pablo Miranda Taberna Bildu

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Iparraldeko goi nafarrera

Goizueta udalerriko biztanleen %94.84 euskalduna da.[4] Iparraldeko goi nafarreraren barnean sailkatzen da. Kanpotarrei goizuetarren hizkeratik deigarrien egiten zaien ezaugarria honen azentuazioa da. Doinu berezi honetan hitz egiten dutenen artean daude Jose Mari Bakero futbolaria, Patziku Perurena idazlea, Mikel Elizegi umorista eta telebista aurkezlea edota Asier eta Aimar Olaizola pilotariak. Goizuetako euskararen azentuazioak Oiartzungo euskararen antz handia du. Hona hemen Goizuetako euskarari buruzko hainbat webgune:

1869an Luis Luziano Bonapartek Goizuetako euskara iparraldeko goi nafarreran sailkatu zuen, eta honen barnean, Gipuzkoako azpieuskalkian eta Irungo aldaeran. XIX. mendean Pedro Antonio Añibarrok erabat euskaldun ziren udalerrien zerrendaren barnean sartu zuen (Hainbat egile: "G. H. L. V.", Auñamendi., 1960, 44-60. orr.). Julio Altadill historialariak zioenez, "los naturales del país hablan casi exclusivamente vascuence, a tal punto que serán muchos, especialmente las mujeres, que no conocen otra lengua" ("bertakoak ia-ia euskaraz soilik mintzo dira, hainbeste non, emakumeek batez ere, ez dakite beste hizkuntzarik") (Altadill: Geografía general de País Vasconavarro. Provincia de Nabarra, Bartzelona, 178. orr.).[5]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizuetako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Ama Birjinetan. Ospetsua da inauterietan herriko neska-mutilek dantzatu ohi duten Zahagi dantza.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goizuetar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Goizueta Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa