Amenemhat III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nymaatra Amenemhat edo Amenemhat III.a, Egiptoko XII. dinastiako seigarren faraoia izan zen, eta Egiptoko Inperio Ertaineko errege handienetakotzat hartzen da. K. a. 1853 edo K. a. 1852tik K. a. 1807 edo K. a. 1796rarte gobernatu zuen (von Beckerath).

Nymaatra bezala aipatzen da Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarako Errege Zerrendan. Turineko Errege Kanonaren arabera (5.25 erregistroa) hogeitamar urtez gobernatu zuen. Julio Sexto Afrikanok, Manetonen epigonoak, Ameres deitu zuen, eta Eusebio Zesareakoak, Lamaris (Sinzeloren bertsioa) edo Lampares (bertsio armniarra), labirintoa Arsinoeko nomoan hilobi propio bezala eraiki zuela eta zortzi urtez gobernatu zuela aipatuz.

Amenemhat III.a, Louvren.
Amenemhat III.a Berlingo Muesoa

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agian, bere aita Sesostris III.arekin gobernatu zuen, hogei urte inguruz, eta, hau hil ondoren, 45 eta 47 urteko erregealdia izan zuen, bere azken data El Lahuneko papiro batean agertzen baita. Honako hau dio: I Ajet 22, bere erregealdiaren 46. urtea.

Amenemhat III.arekin, Egiptok, Inperio Ertaineko oparotasun ekonomiko garai gailena bizi izan zuen, ondo administratutako herrialde batekin, nomarka eta noble leialekin, eta atzerriko herrialdeen errespetuarekin.

Semna eta Kummako babesak amaitu ondoren, nekazal plan garrantzitsuak antolatu zituen, El Fayumekoa bezala, handik gertu, nekazaritzarako azalera handiak berreskuratuz.

Asuan, Toshka eta Wadi Hammamateko harrobietarako espedizioak bultzatu zituen, eta Turan harria ateratzen jarraitu zen. Sinaira beste hogei espedizio ere bidali ziren, metalak eta beste produktu batzuk lortzeko, tokiko 70 idazkun baino gehiagotan islatua geratu zelarik, Egiptoko faraoien aberastasuna gehiago areagotu zuena.

Bere emazteetako bat Aat izan zen, beste bat Hetepti, Amenemhat IV.aren ama, Dahshurren lurperatua izan zena. Bere alaba Neferu-Ptah, erregearen piramidetik kilometro batzuk hego-mendebaldera dagoen 1956an aurkitu zen piramide batean lurperatua izan zen. Amenemhat III.ak Heb Sed bat ospatu zuen. Ondoren, Lamaris izen greziarrarekin jainkotua izan zen, El Fayumen gurtua izan zelarik.

Bere seme eta ondorengo izan zen Amenemhat IV.arekin elkargobernu bat ezarri zuen, Nubiako Konosson dagoen oso kaltetutako harrian eginiko idazkun batek berresten duena, Amenemhat IV.aren erregealdiaren lehen urtea, honen aitaren erregealdiko 46, 47 edo 48. urtearekin lotzen duena. Amenemhat IV.aren oinordekoa, bere alaba Neferusobek izan zen, XII. dinastiako azken gobernari bezala.

Eraikuntza aktibitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amenemhat III.ak, eraikin esanguratsuak eraikitzea agindu zuen, Krokodilopoliseko Sobeken tenpluaren hedapena, adibidez, Hathorrena Serabit el-Jadimen, Sinain, Sobek-Renenuteten tenplua Medinet-Maadin eta Kubanen tenplua Nubian.

Piramide bat zuen hil multzo bat eraiki zuen Dahshurren, Piramide beltza izena duen piramidea. Dahshurreko multzoa, erregearen zenbait emazterentzako hilerri gisa erabili zen.

Bere erregealdiaren hamabosgarren urtean, bere lanik handiena eraikitzea agindu zuen: piramide berri bat eta bere hil multzoa, tenplu handi batekin eta erantsitako jauregi batekin, Hawaran, El Fayumetik gertu eraikia, "Labirintoa" bezala ezagutzen dena, eta Herodotok, Diodoro Sikulok, eta Estrabonek miresmen handiz deskribatua, azken honek, munduko zazpi mirarietakotzat jo zuelarik.

Faraoi honen Hawarako piramideak, Egipto osoan aurki daitezkeen segurantza sistema konplexuenetako bat zuen. Hala eta guztiz ere, faraoiaren sarkofagoa, antzinatean lapurtua izan zen.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amenemhat III.aren Dahshurreko piramidea
Hawarako piramidea eta "Labirinto"aren hondakinak.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hawarako hil multzoa, greziar idazleek "Labirinto" deitua

  • Lehen piramidea, Dahshurren
  • Bigarren piramidea, Hawaran
  • Tenplu-kapera txiki bat, ondo kontserbatua, Medinet Maadin (Vogliano)
  • Eraikuntza aktibitatea Krokodilopolisen (Habachi)

Estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kolosoen estatuak, Biahmun (Habachi)
  • Erregearen zenbait estatua (Berlingo Museoa, Louvre)
  • Erregearen estatua (Petrie Museoa UC14363)
  • Erregearen estatuaren buru bat (Kopenhage)
  • Erregearen estatuaren buru txiki bat (Vatikanoko Museo Egiptoarra)

Idazkunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erliebe zatia, El Lishten (Gautier/Jéquier)
  • Erregea aipatzen duen idazkuna, Asuanetik gertuko arroka batean (de Morgan)
  • Koptoseko tenpluan aurkitutako idazkuna (Petrie)
  • Biblosen aurkitutako bere izena daraman istorio bat (Dunand)
  • Papiro zati bat, Lahungoa, erregealdiko 46. urteko datarekin (Petrie Museoa UC32153)
  • Faienzazko plaka (Petrie Museoa UC11325)
  • Objektua (Petrie Museoa UC14342)

Testuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uste denez, Rhind Papiroa, Amenemhat III.aren garaian idatzia izan zen.


Aurrekoa
Sesostris III.a
Egiptoko faraoia
XII. dinastia
Ondorengoa
Amenemhat IV.a
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amenemhat III.a Aldatu lotura Wikidatan