Sinai
| Sinai | |
|---|---|
Sinai penintsula, mendebaldean Suezeko golkoa eta ekialdean Aqabakoa. |
|
| Geografia | |
| Kokalekua | Egipto |
| Koordenatuak | 29°30′N 33°50′E / 29.500°N 33.833°E |
| Azalera | 58.842 km2 |
| Punturik garaiena | Katalina mendia 2.642 m. |
| Administrazioa | |
Sinai[1] —Sinai penintsula bezala ere ezaguna— (arabieraz شبه جزيرة سيناء; hebreeraz סיני ) Ekialde Hurbileko penintsula da. Iparraldean Mediterraneo itsasoa; mendebaldean Suezeko istmoa (Afrikako muga eta gaur egun Suezeko kanalaren kokalekua); ekialdean Egipto eta Israel arteko muga eta Negev basamortua; ipar-ekialdean Gaza eta hegoaldean Itsaso Gorria. Itsasoan golko bi sortzen ditu: mendebaldean Suezekoa eta ekaliadean Aqabakoa.
Polotikoki penintsula Egiptokoa da, eta alde bitan zatitzen da: Iparraldeko Sinai (Shamal Sina' ) eta Hegoaldeko Sinai (Yanub Sina' ). Sinaik 58.842 km² azalera du, eta 379.000 biztlanle, gehienak beduinoak. Hiri nagusiak Taba eta Sharm el-Sheij dira.
Iparraldeko aldea harezko basamortua da; hegoaldekoa, berriz, menditsua. Mendirik altuena 2.642 metroko Katalina mendia bada ere, famatuena Itun Zaharrean agertzen den Sinai mendia (2.285 m) da.