Amortar
Wikipedia(e)tik
Gustave Doréren "Amortarren armadaren suntsipena"
Amortarrak (sumerieraz: 𒈥𒌅 MAR.TU; akadieraz: Tidnum edo Amurrūm; egiptoeraz: Amar; hebreeraz: אמורי ʼĔmōrī) Kanaanen (Hasiera 10:6, 16 ) jatorria zuen herri nomada baten kideak izan ziren. Borrokalari sutsuak izan ziren eta k. a. XXI. mendean Siria, Kanaan eta Eufratesko mendebaldean zegoen eskualdea okupatu zuten, bitan Babilonia bera hartuz. Hammurabi erregearen arbasoak amortarrak zirela uste dute[1]. Akadierazko eta sumerierazko testuetan Amurru hitza agertzen denean, herriari berari edo bere jainko nagusiari buruz ari ziren.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Van De Mieroop, Marc (2005), King Hammurabi of Babylon: A Biography, Blackwell Publishing, ISBN 1405126604, OCLC 255676990
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |