Ander Torriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ander Torriko
Bizitza
JaiotzaZumaia1997ko otsailaren 21a (27 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Ander Torriko Egaña (Zumaia, 1997ko otsailaren 21a) gipuzkoar eskubaloi jokalaria da. Erdiko postuan jokatzen du.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko Pulpo taldean hasi zen eskubaloian jokatzen. 2015ean Zarautzen bigarren mailan hasi zen jokatzen eta 2016an Balonmano Benidorm taldeak fitxatu zuen. Harekin egin zuen debuta ASOBAL Ligan.[2] 2017ko udan Espainiako selekzioarekin Katarren jokatu zuen.[3]

2018an Euskal Herrira hurbiltzea erabaki zuen eta Santanderko Balonmano Sinfín taldeak fitxatu zuen, ASOBAL Ligara igo berria zenak.[4] 2020an SCDR Anaitasunan hasi zen jokatzen baina ez du zorte handirik izan, eskuin belauneko atzeko lotailu gurutzatua hirugarren aldiz hautsi baitu.[5]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urteak
Pulpo (Zumaia) 2007-2015
Zarautz KE 2015-2016
Balonmano Benidorm 2016-2018
Balonmano Sinfín (Santander) 2018-2020
SCDR Anaitasuna (Iruñea) 2020-

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. (2023-08-04). «ANDER TORRIKO» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  2. «Ander Torriko: "Ongi etorri zait pixkanaka egitea Asobal ligarako jauzia" - Zumaia» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Jordi Ribera se lleva a Qatar a 16 futuribles para España» AS.com 2017-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  4. «Ander Torrikok Balonmano Sinfin klub kantabriarrarekin sinatu du - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  5. Etxeberria, Julen. (2023-08-04). ««Oso argi dut itzuli egingo naizela»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]