Eskubaloi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskubaloiko mugimendu tipikoa.

Eskubaloia baloia eskuaz jokatzean oinarritzen den taldeko kirola da. Partidu bakotzean zazpi jokalarik jolasten dabe osatutako bi taldek jokatzen dituzte partiduak (zelaiko 6 + atezaina) eta baloia arerioaren atean sartzea dute helburu.

Normalean zazpi jokalarirekin eta luzeran 40 m eta zabaleran 20 m duten kantxetan jokatzen da, 30 minututako bi zatitan.. Ateek 3 m zabaleran eta 2 m altueran izaten dituzte. Hala eta guztiz ere, badago ere hamaika jokalarik jokatzen duten eskubaloiaren aldaera bat, hain ezaguna ez dena. Botea egitea bearreskoa da bestela falta pitatzen dizute.Teknika: Botea: pilota azkarra mugitzen duzu bat deslokatzen duzu eta horrekin bote bat egiten duzu eta botazen duzu.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Eskubaloi Txapelketa IHF ("International Handball Federation") erakundeak antolatzen du bi urtetik behin 1993tik eta aurretik lau urtetik behin 1970etik. Lehenengo edizioa 1938an izan zen, eta ondorengoak 1954, 1958, 1961, 1964 eta 1967an. 2011 arte Suediako eskubaloi selekzio nazionala da domina guztira eta urrezko gehien lortu duen taldea (4 urrezkoak, 3 zilarrezkoak eta 4 brontzezkoak), bigarrena Frantzia da (4 urrezkoak, 1 zilarrezkoa eta 3 brontzezkoak) eta hirugarrena Errumania da (4 urrezkoak eta 2 brontzezkoak).

Bestela, Europako Eskubaloi Txapelketa 1994tik antolatzen da, eta Suedia ere da titulu gehien lortu duen selekzioa (4). Klubei dagokienez, EHF Txapeldunen Liga eta EHF Kopa txapelketa nagusien artean ditugu.

Estatu barrukoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FC Barcelona 2008an.

Espainiar estatuan txapelketa nagusiak ASOBAL Liga eta Errege Kopa dira, FC Barcelona izanda titulu gehien dituena (2010 arte, 9), baita txapeldunorde sarrien gelditu den taldea izan ere. Are gehiago, "División de Honor" zelakoa eta gaur egungo Liga kontuan hartura ere titulu gehien duen taldea da (17 txapelketa eta 15 txapelketaorde). BM Granollers bigarrena da historia osoko zerrendan 10 titulurekin, eta Atlético de Madrid hirugarrena da 7 txapelketarekin.

Bestela, Portland San Antonio talde nafarrak 2002 eta 2005ean titulua irabazi zuen, eta 1998, 2000 eta 2007an bigarren postua eskuratu zuten. Halaber, Bidasoa Kirol Kluba 1995ean txapelduna izan zen, aurreko urtean txapeldunordea eta 1987an (Ligak ASOBAL izena eduki baino lehen) txapelduna ere bai, eta Salleko talde gipuzkoarra 1964 eta 1965ean txapeldunordea izan zen Liga zaharrean.

Azkenik, emakumezkoen txapelketei dagokienez Itxako nafarrak ABF Liga hiru aldiz irabazi du (2009, 2010 eta 2010 ), eta Erregina Kopa birritan (2010 eta 2011). Bestela, Akaba Bera Bera gipuzkoarrak Erregina Kopa eskuratu du birritan (2007 eta 2009an).

Frantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Eskubaloi Liga (gaur egun "Division 1") 1952an lehendabiziko aldiz antolatu zuten, 2010 arte Montpellier HB izanda txapelketa gehien lortu duen kluba (12), hurrengoak zerrendan US Ivry (8) eta Stella Saint-Maur (6) izanda.

Antzeko kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txekiako eskubaloia, Frisiakoa (keatsen), Amerikakoa, Australiakoa (four square) eta Txinakoa (New Yorken jokatutakoa) antzeko kirolak dira. Eskubaloi gaelikoa squashen antzekoa da, baina erraketen ordez eskua erabiltzen dute. Azkenik, hondartz-eskubaloia bestelako lur mota batean egindakoa dugu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskubaloi Aldatu lotura Wikidatan