Andrés Londoño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrés Londoño

Bizitza
JaiotzaKolonbia, XX. mendea
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Kolonbia
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm2150265 Edit the value on Wikidata

Andrés Londoño kolonbiar estatubatuar zinema, telebista eta antzerki aktorea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londoño Kolonbian jaio zen, antzezpena ikasi zuen New Yorken, eta gero Los Angelesera joan zen bizitzera. [1] 2005ean Constantine beldurrezko filmean parte hartu zuen, eta urte berean Hank interpretatu zuen HBOko The Comeback telesailean. 2006an Antonio Ramos antzeztu zuen Bones polizia telesailean. 2007an Los Angeleseko FAIF zinemaldian aktore onenaren saria irabazi zuen The Journey filmagatik.

Hurrengo urteetan, Londoñok Mistresses, The Unit, Modern Family telesaioetan parte hartu zuen, besteak beste. Crew 2 Crew italiar filmean parte hartu zuen, eta nazioartean saritutako Kingdoms Of Grace film kanadarrean. Azken urteotan Óscar Díaz antzeztu du Fear the Walking Dead telesail apokaliptikoan, Nicolás Gamero Netflix-eko Distrito Salvaje telesailean eta Enrique Clavel Netflix-eko Narcos: Mexico telesailean. [2] 2020an Romeo Is Breathing film laburra idatzi, zuzendu eta protagonista izan zen, Dublingo DUBSMARTFF jaialdian hautatua. Gaur egun Castillon antzezte du HBOko Mil Colmillos telesailean. [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]