Andrea Orcagna

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:26, 29 apirila 2015

Andrea Orcagna, jaiotza-izenaz Andrea di Cione Arcangelo, (Toskana, Italia, 1308 - 1368) margolaria, arkitektoa eta eskultorea izan zen, Florentzian 1343-1369 bitartean ezaguna. Eragin handia izan zuen Florentziako artean. Haren obra gutxik iraun du gaur egun arte. Orsanmichelgo elizako sagrario edo tabernakulu gotikoa du lan aipagarriena (1359-1366). 1354-1357 urteetan Santa Maria Novella elizako erretaula margotu zuen. 1359-62 urteetan Orvieton lan egin zuen, hango elizaren eraikuntzan, zuzendari gisa. Andrearen hiru anaia, Nardo, Jacopo eta Matteo, artista ezagunak izan ziren.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea Orcagna Aldatu lotura Wikidatan