Andrew Marvell
Andrew Marvell (Winestead, Ingalaterra, 1621 - Londres, Ingalaterra, 1678) britainiar idazle eta politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Hull lurraldeko ordezkari izan zen Ingalaterrako Parlamentuan 1659-1678 bitartean. 1663an enbaxadore izan zen Errusian eta Eskandinavian.
Politika eta erlijiozko gaiak erabili zituen hitz lauzko idazkietan. Baina ospe handiena hil ondoren argitaratu ziren bere olerki-bildumek eman zioten: Miscellaneous Poems (1681), eta Instructions To a Painter (1689, Pintore batentzat irakasbidea), satira-olerkiak.
Urte askotan ahaztuta egon ondoren, XIX. mendean hasi zen berriz bere izena goraipatzen eta bere garaiko olerkaririk handienetakotzat jotzen. Marvellen olerki batzuk ikur-olerki bihurtu dira Britainia Handian: To His Coy Mistress (Maitale betizu bati) eta The Definition of Love (Maitasunaren definizioa) esaterako.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.