Angolar kwanza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angolar kwanza
Ezaugarriak
HerrialdeaAngola
Nongo eskumenaAngola
JaulkitzaileaNational Bank of Angola (en) Itzuli
IkurraKz eta Kz
Honen izena daramaKwanza
Historia
Hasiera1999ko abenduaren 1a

Artikulu hau Angolako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kwanza» eta «Kwanzaa».

Kwanza (portugesez: kwanza) Angolako dibisa da, Angolako Banku Nazionalak jaulkitzen eta kontrolatzen duena. ISO 4217 kodea AOA du eta 100 zentimotan banatzen da. Kz du ikurra. Kwanza ibaitik datorkio izena[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo kwanza (ISO 4217 kodea AOK zuena) 1977ko urtarrilaren 8an sartu zen zirkulazioan[2], angolar eskudoa ordezkatuz 1:1eko proportzioan. 1990eko irailaren 25ean, proportzio berean (1:1), kwanza berriak (AON) lehenengoa ordezkatu zuen. 1991n, billete berrien jaulkipenari ekin zitzaion, eta bertan «berria» hitza ez zegoen.

1995eko uztailaren 3an, kwanza egokitua (portugesez: kwanza reajustado), ISO 4217 kodea AOR zuena), 1000 kwanza berriren baliokidea, kwanza berriarekin paraleloan zirkulatzen zuen dibisa gisa erabiltzen hasi zen.

1999ko abenduaren 13an, kwanza berriak (AON) eta kwanza egokituak (AOR) kwanza modernoekin (AOA) trukatzen hasi ziren hurrengo ordenan:

  • 1 AOA = 1.000.000 AOR,
  • 1 AOA = 1.000.000.000 AON.

Billete zaharrak zirkulazioan egon ziren 2000ko maiatzaren 31ra arte.

2020an, Angolako Banku Nazionalak 200, 500, 1.000, 2.000, 5.000 eta 10.000 kwanzako billete berriak aurkeztu zituen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Theroux, Paul. (2013). The Last Train to Zona Verde: Overland from Cape Town to Angola. Penguin Books Limited ISBN 9780241965139..
  2. (Ingelesez) Linzmayer, Owen. (2012). «Angola» The Banknote Book. San Francisco.
  3. (Ingelesez) «Angola new note family reported for introduction in 2020» BanknoteNews 2019-12-20.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]