Kwanzaa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kwanzaa
Irudia
Motajaiegun
Honen izena daramafirst (en) Itzuli
Commemorates (en) Itzuliafro-amerikar, Panafrikanismo eta Afrikar diaspora
Indarraldi1966ko abenduaren 26a - 
EgunAbenduaren 26
Abenduaren 27
Abenduaren 28
Abenduaren 29
Abenduaren 30
Abenduaren 31
urtarrilaren 1
FundatzaileaMaulana Karenga (en) Itzuli
Kulturaafro-amerikar eta Afrikar diaspora
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Osatuta
Karamu (en) Itzuli

Webguneofficialkwanzaawebsite.org

Kwanzaa (ˈkwɑːn.zə) kultura afro-amerikarraren urteroko ospakizuna da, abenduaren 26tik urtarrilaren 1erakoa. Karamu izeneko jaian amaitzen da, normalean seigarren egunean. Maulana Karenga ekintzaileak sortu zuen. 1966an ospatu zen lehen aldiz. 2015eko inkesta batek inkestatutakoen % 1,9k Kwanzaa ospatzeko asmoa zuela erakutsi zuen (sei milioi pertsona inguru Ameriketako Estatu Batuetan)[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maulana Karengak Kwanzaa sortu zuen 1966an Wattseko istiluen ostean[2] afro-amerikar jaialdi gisa[3]. «Beltzei Gabonetako oporraldiaren alternatiba bat ematea eta euren historia ospatzeko aukera ematea, gizarte menderatzailearen praktika imitatu beharrean» bere helburua zela esan zuen[4].

Karengaren arabera, Kwanzaa izena matunda ya kwanza (lehen fruituak) swahilizko esalditik dator[5]. A gehigarri batekin idaztea erabaki zuen, zazpi letra sinbolikoak izan zezan[6].

Lehen urteetan, Karengak esaten zuen Gabonetako alternatiba izatea nahi zuela. Jesus psikotikoa izan zela eta kristautasuna «zurien erlijioa» zela uste zuen[7]. Kwanzaa ospatzen duten afro-amerikar askok Gabonak ere ospatzen dituzte[8].

Nguzo Saba (zazpi printzipioak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume bat Kwanzaako kandelak pizten

Kwanzaak Nguzo Saba (Kwanzaaren zazpi printzipioak) ospatzen ditu. 1965ean garatu ziren, Kwanzaa bera baino urtebete lehenago. Kwanzaaren zazpi egunetako bakoitza printzipioetako bati eskainita dago[9]:

  1. umoja (batasuna): familian, komunitatean, nazioan eta arrazan batasuna lortzea eta mantentzea.
  2. kujichagulia (autodeterminazioa): geure burua definitzea eta izendatzea.
  3. ujima (lan kolektiboa eta ardura): gure komunitatea elkarrekin eraiki eta mantentzea eta gure anai-arreben arazoak gure arazo bihurtzea eta elkarrekin konpontzea.
  4. ujamaa (ekonomia kooperatiboa): gure dendak eta bestelako negozioak eraiki eta mantentzea eta elkarrekin etekina ateratzea.
  5. nia (helburua): gure komunitatearen eraikuntza eta garapena gure bokazio kolektibo bihurtzea, gure herriaren handitasuna berreskuratzeko.
  6. kuumba (sormena): beti ahal dugun guztia egitea, ahal dugun moduan, gure komunitatea heredatu genuena baino polit eta onuragarriagoa uzteko.
  7. imani (fedea): bihotz-bihotzez sinestea gure herrian, gurasoetan, irakasleetan, buruzagietan eta borrokaren zuzentasunean eta garaipenan.

Ikurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kinara (New York, 2019)

Kwanzaa ospakizunaren ikurrak hauek dira:

  1. kinara (zazpi kandelentzako argimutila)[10];
  2. Mishumaa Saba (zazpi kandela);
  3. mazao (nekazaritza-produktuak);
  4. mahindi (artoa);
  5. Kikombe cha Umoja (Batasun Kopa);
  6. zawadi (opariak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Prosper Insights & Analytics, Monthly Consumer Survey» National Retail Federation.[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Ingelesez) Wilde, Anna Day. (1995). «Mainstreaming Kwanzaa» Public Interest 119: 68-80..
  3. (Ingelesez) Alexander, Ron. «The Evening Hours» The New York Times 1983-12-30.
  4. (Ingelesez) Williams, Max. «Kwanzaa celebrates culture, principles» Brookhaven Courier 2008-11-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-07-08).
  5. (Ingelesez) Hartman, Holly. (2021). «Kwanzaa» Infoplease.
  6. (Ingelesez) Mayes, Keith A. (2009). Kwanzaa: Black Power and the Making of the African-American Holiday Tradition. Routledge, 228 or. ISBN 9781135284015..
  7. (Ingelesez) Karenga, Maulana. (1967). Religion. in: The Quotable Karenga. University of Sankore Press, 25 or..
  8. (Ingelesez) Williams, Lena. «In Blacks' Homes, the Christmas and Kwanzaa Spirits Meet» The New York Times 1990-12-20.
  9. (Ingelesez) Karenga, Maulana. (2008). «Nguzo Saba» The Official Kwanzaa Web Site jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-12-31).
  10. (Ingelesez) «Kinara» Merriam-Webster.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]