Maiatzaren 31
Wikipedia(e)tik
| << | Maiatza | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
| 2013 | ||||||
Maiatzaren 31a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita hamaikagarren eguna da, 152garrena bisurteetan. 214 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 2008 - ETAk Zarauzko Amenabar enpresaren aurka motxila-lehergailua ipini zuen, AHTko obretan parte hartzeagatik.
Mundua [aldatu]
- 1910 - Hegoafrikar Batasuna sortu zen Lurmutur, Natal, Orange eta Transvaalen baturarekin.
- 1913 - Balkanetako Lehen Gerraren behin-behineko amaiera.
- 1924 - Sobietar Batasunak Txinarekin egindako akordioan Mongoliako zati bat bigarren honi eman zion.
- 1961 - Hegoafrikar Batasunak independentzia aldarrikatu eta Hegoafrikar Errepublika bilakatu zen.
- 1962 - Adolf Eichman SSetako koronela exekutatu zuten Tel Aviven.
- 1970 - 50.000 hildako Perun egondako lurrikara baten ondoren.
- 1974 - Siria eta Israelek Yom Kippurreko Gerra konpontzeko tratatua sinatu zuten.
- 2005 - Dominique de Villepin aukeratu zuten Frantziako lehen ministro gisa.
- 2010 - Gazara laguntza humanitarioa zeramatzaten zortzi ontziri eraso egin zien Israelek. Bederatzi pertsona hil ziren.
Arte eta kultura [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
Mundua [aldatu]
- 1759 - Pensilvaniako Probintziak antzerki obra guztiak debekatu zituen.
- 1969 - John Lennon eta Yoko Onok Give Peace a Chance grabatu zuten hotel bateko ohean.
- 1990 - Seinfeld telesailaren lehen saioa eman zuten.
- 2008 - Sagrario Aleman euskaltzain oso izendatu zuten Etxalekun.
Zientzia eta teknologia [aldatu]
- 1891 - Transiberiarraren eraikuntza hasi zen.
- 1975 - Europako Espazio Agentzia sortu zen.
Kirolak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1980 - Aviron Bayonnais errugbi taldeak Yves du Manoir txapelketa irabazi zuen A.S.Béziers taldea 16-10 finalean menderatuz.
Mundua [aldatu]
- 1972 - AFC Ajaxek Europako Txapeldunen Kopa irabazi zuen bi urtez jarraian.
Jaiotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1977 - Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea.
Mundua [aldatu]
- 1819 - Walt Whitman poeta jaio zen.
- 1945 - Rainer Werner Fassbinder, zinemagile alemaniarra, jaio zen (h. 1982).
- 1948 - John Bonham, britainiar bateria eta Led Zeppelin bandako kidea, jaio zen.
- 1949 - Tom Berenger estatubatuar aktorea.
- 1952 - Karl Batos, perkusionista elektroniko alemaniarra eta Kraftwerk bandako kidea, jaio zen.
Heriotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1992 - Iosu Exposito Eskorbuto taldearen kidea (j. 1960).
Mundua [aldatu]
- 1594 - Tintoretto margolaria hil zen (j. 1518).
- 1809 - Joseph Haydn konpositorea hil zen (j. 1732).
Jaiak eta urteurrenak [aldatu]
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||