Anita Ekberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anita Ekberg
Anita Ekberg
Datu pertsonalak
Izen osoa Kerstin Anita Marianne Ekberg
Jaio 1931ko irailaren 29a
Suedia Malmö (Suedia)
Hil 2015eko urtarrilaren 11a (83 urte)
Italia Rocca di Papa, Lazio (Italia)
Bikotekidea(k) Anthony Steel (1956-1959)
Rik Van Nutter (1963-1975)
Lan nabarmenenak La Dolce Vita
IMDB IMDBko fitxa

Kerstin Anita Marianne Ekberg (Malmö, 1931ko irailaren 29a-Rocca di Papa, 2015eko urtarrilaren 11a) suediar aktore eta modeloa izan zen. Federico Felliniren La Dolce Vita filmean Fontana di Trevin eszena bat egiteagatik ospetsu bilakatu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suediakoa zen baina 1960ko hamarkadatik bizi zen Italian. Suediako miss izan zen 19 urte zituenean eta tankera horretako lehiaketetara aurkeztu zen AEBetan. Arraskatarik ez zuen izan eta horregatik, zenbait filmetan parte hartzen hasi zen rol txikiak jokatuz. Bestalde, hainbat moda aldizkaritako lehen orrian ere agertu izan zen.

Baina Federico Fellinik Sylviaren rola eman zion eta 1960ko hamarkada hasierako Italian sekulako arraksta izan zuen. Horregatik, hango beste bi zinemagile ezagunekin ere lan egin zuen: Alberto Sordirekin Scusi, lei è favorevole o contrario?n (1966) eta Vittorio De Sicarekin Sette volte donnan (1967)[1].

Fellinik beste hiru lan egiteko ere deitu zion: Boccaccio '70 (1962), Clowns (1970) eta Ekbergen azken filma izan zen L'intervistarako (1987). Pertsona zakar eta zailaren ospea zuen, eta behin esan zuen berari esker egun zela famatu Fellini, «eta ez alderantziz»[1].

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anita Ekberg Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Igor Susaeta, «Fontana di Trevira sartu zena», Berria, 2015-01-13