Anjel Mari Peñagarikano
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Albizturko bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Peñagarikano.
Anjel Mari Peñagarikano Labaka Peña (Albiztur, Gipuzkoa, 1957ko urriaren 17a - ) bertsolari gipuzkoarra da. Gaur egun Anoetan bizi da. 80ko hamarkadaren hasieran hasi zuen bertsolari ibilbidea. 1991n Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Azken hamarkadan txapelketatik kanpo dabil. Hala ere, plazaz plaza bertsotan gehien aritu denetakoa dugu. Bertso-antzerkian ere aritu izan da Peña.