Anna Göldin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Göldin

Bizitza
JaiotzaSennwald1734ko urriaren 24a
Herrialdea Suitza
HeriotzaGlarus (en) Itzuli1782ko ekainaren 13a (juliotar egutegia) (47 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
JarduerakNeskamea eta etxeko langilea
Lantokia(k)Glaris

Anna Göldin, Anna Göldi izenez ere ezaguna (Sennwald, Suitza, 1734Glaris, 1782), zerbitzari jardun zuen Glaris kantoian, Suitzan. 1782ko ekainaren 18an sorginkeria egotzita Suitzan exekutatu zuten azken emakumea izan zen. Europako azken-aurrekoa ere izango zen seguruenik: bi emakume poloniar 1793an exekutatu zituen sorginkeriak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Göldin Sennwalden jaio zen 1734an, familia pobre batean. Jakob Rhodurner-ekin eta geroago Zwicky doktorearekin, guztira 3 seme-alaba izan zituen, baina jaio eta gutxira bi hil egin ziren.

Justiziarekin arazoren bat izan ondoren, Johann Jacob Tschudi (1747-1800) medikuaren familiaren zerbitzura jarri zen eta haren bost alabez arduratu zen. Zortzi urteko bigarren alaba, Anne-Miggeli, sorgindu izana leporatzen zioten. Zurrumurruek zioten behin baino gehiagotan orratzak aurkitu zirela neskatilaren esne-ontzian. Anne-Miggeliren ogian ere orratzak aurkitu zituzten, baita Susanna izeneko alabaren katiluan ere. Anne-Miggeli gaixotu egin zen Göldin etxetik bota ondoren. Lekukoen arabera, sukarra eta konbultsioak zituen. Neskak odoleztatutako orratz bat bota zuela baieztatzen zen eta orratzak ateratzen zitzaizkiola egunero ahotik.

Neskatoarekin magia beltza egitea leporatu zioten, eta Göldin atxilotu egin zuten. 1782ko otsailaren 21ean, Glarisera eraman zuten, torturatu egin zuten deabruarekin egindako itunak konfesa zitzan. Tschudiarren alabaren lekukotzaren pisua izugarria zen epaileen begietara: egun batean, Göldinek litxarreria bat eman ziola, eta gurasoei ez esateko esan ziola adierazi zuen neskatoak.

Prozesua azkarra izan zen, Anna Göldinek ezin baitzuen azaldu Anne-Miggeliren gorputzean gorputz arrotzak egotearen zergatia. Denbora horretan, Tschudiarren alabaren osasuna hobetzen ari zen. Epaileentzat hobekuntza horrek frogatzen zuen sorginak ez zuela bere biktimaren gaineko nagusitasunik.

Epaiaren zati bat prentsak zentsuratu egin zuen: epaimahaiak sorginkeriaren aipamena saihestu nahi zuen, garai hartan zaharkituta baitzegoen akusazioa. Txosten batzuk suntsitu egin ziren eta pozoitzailetzat sailkatu ziren, kasuaren garrantzia mugatzeko.

Glarisko Epaitegiak heriotz zigorra jarri zion eta 1782ko ekainaren 18an moztu zioten burua.

1782ko urtarrilaren 25ean Neue Zürcher Zeitungen argitaratutako oharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulua prozesuaren aurretik agertu zen, agintariek ikertzen ari zirenean eta saria eskaintzen zuten. Bilaketa-abisuak xehetasunez deskribatzen zuen Anna Göldin, «begi zertxobait gaixo eta grisaxkak» berrogei bat urteko eta garaiera ikaragarria, eta Sennwald-en dialektoan hitz egiten zuena.[1]

Glaris Estatu meritorioak, Ebanjeloko konfesiokoak, Anna Göldin aurkikuntzagatik (beherago deskribatuta dago), ehun koroako saria eskaintzen du. Gainera, agintari gorenei eta horien ordezkari ofizialei eskatzen zaie pertsona hori harrapatzeko laguntza guztia eman dezatela: kontuan izanda ekintza beldurgarria egin duela, orratz batzuk eta beste objektu batzuk modu sekretu eta ia ulertezinean sartuz, zortzi urteko neskatila inuzente txiki bati. Anna Göldin, Sennwald-en komunakoa, Alto Sax eta Forstegg-en barrutikoa, Zurich eskualdean, 40 urte ingurukoa, handia eta altua, aurpegia betea eta koloretsua, ilea eta bekainak beltzak, begiak zertxobait gaixoak eta grisak, gorrixkak, alkandora urdin bat darama, bere dialektoan hitz egiten du,.gona koloretsua, marradun alkandora urdina eta gerruntze urdina ditu, jaka estanpatua eta grisa, galtzerdi zuriak, txapel beltza, azpian kofia zuria eta zetazko bufanda beltza.

Inspirazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bere historia 1991ko film batean jaso zuen berriro: Anna Göldin, die letzte Hexe (Anna Göldin, azken sorgina).
  • Zenbait liburu idatzi dira Annari dedikatuak, hala nola Eveline Hasler-ena (ISBN 2-88108-128-2).
  • Fanfarrerako musika-pieza bat idatzi zuen Friburgoren -Jean Claude Kolly konpositoreak 1996an.

Exoneratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glariseko kantoi suitzarrak Anna Göldin exoneratu egin zuen ofizialki 2008ko abuztuan, "Judizio ilegala" zela eta. Glaris-en administrazioaren adierazpen batek argitzen zuen epaiketaz arduratzen zen Eliza Erreformatuaren kontseiluak ez zuela inolako legezko aginpiderik, eta aldez aurretik erabaki zuela emakumearen erruduntasuna. Gaineratzen zuen, Legeak pozoitze ez-hilgarriagatiko zigor kapitala ezartzen ez zuenean exekutatu zuten Göldin [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Traducción libre propia del alemán, con ayuda de la traducción al francés. El texto resulta complicado de traducir debido al uso de localismos.
    « Löblicher Stand Glarus, evangelischer Religion, anerbietet sich hiermit demjenigen, welcher nachbeschriebene Anna Göldin entdecken, und der Justitz einbringen wird, Einhundert Kronenthaler Belohnung zu bezahlen; womit auch alle Hohe und Höhere Obrigkeiten und Dero nachgesezte Amtsleuth ersucht werden, zu Gefangennehmung dieser Person all mögliche Hülfe zu leisten; zumahlen solche in hier eine ungeheure That, vermittelst geheimer und fast unbegreiflicher Beibringung einer Menge Guffen [Nadeln] und anderen Gezeug gegen ein unschuldiges acht Jahr altes Kind verübet hat.
    Anna Göldin, aus der Gemeind Sennwald, der Landvogthey hohen Sax und Forstek zugehörig, Zürchergebiets, ohngefähr 40. Jahr alt, dicker und grosser Leibsstatur, vollkommnen und rothlechten Angesichts, schwarzer Haaren und Augbraunen, hat graue etwas ungesunde Augen, welche meistens rothlecht aussehen, ihr Anschauen ist niedergeschlagen, und redet ihre Sennwälder Aussprach, tragt eine modenfarbne Jüppen, eine blaue und eine gestrichelte Schos, darunter eine blaue Schlingen- oder Schnäbeli-Gestalt, ein Damastenen grauen Tschopen, weis castorin Strümpf, ein schwarze Kappen, darunter ein weisses Häubli, und tragt ein schwarzes Seidenbettli.
    »
    Datum, den 25. Jenner St. v. 1782. Kanzley Glarus evangelischer Religion.
  2. La 'última bruja', declarada inocente, swissinfo.ch, 27 de agosto de 2008.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Neue Zürcher Zeitung-en artikulua (1782) (alemanez)
  • Filmaren fitxa (ingelesez)