Annam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskualdeko mapa, 1651n Alexandro Rodaskoak egina.

Annam[1] (vietnameraz: An Nam) Vietnam erdialdeko lurraldea da, ipar-hegoalde zabaltzen den kostaldeko ordoki batek osatua. Mugak: Annamgo mendikatea, mendebaldean; Hegoaldeko Txinako itsasoa, ekialdean; Tonkin lurraldea, iparraldean; Kotxintxina, hegoaldean. Biztanleria handikoa, ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (arroza, artoa, azukre-kanabera eta kokoa) eta arrantza dira. Hiri nagusiak: Hue (hiriburua), Da Nang eta Qui Nhon.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1803. urtea baino lehen, izen horrez ezagutzen zen Indotxina erdialdeko erreinua. Nguyen Anh enperadore annamiarrak Tonkin, Annam eta Kotxintxina batzea lortu zuen, eta Vietnamgo inperioa sortu zuen. Tu Duc (1847-1883) haren ondoko enperadoreak kristauen aurka antolatutako esetsaldiak aitzakia harturik, frantsesak Annamen sartu (1883) eta Frantziako babes-herri bihurtu zuten Union Indochinoise delakoaren barnean. Annamek enperadorea mantendu zuen, 1945. urtean Ho Chi Minhek errepublika aldarrikatu zuen arte. Vietnam zatiturik egon zen urteetan (1954-1976), bitan banatu zuen Annam 17. paraleloak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]