Indotxina
Indotxina Asiako hegoaldean, India, Bengalako golko eta Txinaren artean dagoen penintsulari deritzo. Malakako itsasarteak bereizten du Insulindiatik. Gaur egun ondorengo estatuek osatzen dute: Kanbodia, Vietnam, Laos, Myanmar (Birmania ohia) eta Thailandia.
Ibai nagusiak Irawadi, Saluen eta Mekong dira. Montzoi klima lurralde gehienak; iparraldean, berriz, ekuatoriala da. Erlijio nagusia budista da. Politikoki Indotxina-ren barruan Birmania, Thailandia, Laos, Kamputxea, Vietman eta Malaysia daude. Bost etnia talde nagusi daude Indotxinan: birmaniarrak, siameseak, khmerak, laosiarrak eta vietnamdarrak.
[aldatu] Historia
I. mendetik X. mendea arte Txinaren mende egon zen. Indotxinara iritsi ziren lehen europarrak portugaldarrak izan ziren (1508). 1858tik 1954ra Frantziaren parte izan zen, Frantses Indotxina osatuz (1887-1954).
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.