Hue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hue

Hue
Izen ofiziala Thành phố Huế
Estatua VietnamVietnam
Probintzia Thừa Thiên–Huế
Koordenatuak 16°28′00″N 107°34′45″E / 16.466667°N 107.57917°E / 16.466667; 107.57917Koordenatuak: 16°28′00″N 107°34′45″E / 16.466667°N 107.57917°E / 16.466667; 107.57917
Hue Vietnam-n dago
Hue
Biztanleria 340.000 bizt.

Hue[1] Vietnamgo hiria da, Annam lurraldean dagoena, itsasotik 10 km-ra. Thừa Thiên–Huế probintziako hiriburua da. Merkataritzagune garrantzitsua da, eta oihalgintza (kotoia, zeta) ere ekonomia jarduera nabarmena da hiri hartan. Hiriko Phu Bai aireportuak nazioarteko hegaldiak hartzen ditu.

Klima [aldatu]

Datu klimatikoak (Hue)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 24 25 27 31 33 34 33 33 32 29 26 24 29.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 18 19 20 23 24 25 26 25 24 23 21 19 22.3
Euria (mm) 131 44 50 47 85 96 98 113 351 520 445 250 2230
Iturria: World Climate Guide

Historia [aldatu]

XVII. mendean Annamgo Nguyen jaunek Hue hirian ezarri zuten beren egoitza. Gia-long enperadoreak hiria gotortu eta Annamgo hiriburu bihurtu zuen. 1883an, frantsesek hartu zuten mendean, eta, askapenerako gerran, ia guztiz deseginda geratu zen (1968ko eta 1972ko guduak). Hueko kulturak zeresan handia izan du vietnamdar zibilizazio modernoan.

Erreferentziak [aldatu]


Geografia
Vietnam
Artikulu hau Vietnamgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.