Annan

Koordenatuak: 54°58′59″N 3°15′58″W / 54.983°N 3.266°W / 54.983; -3.266
Wikipedia, Entziklopedia askea
Annan
Anainn
Annan
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaDumfries eta Galloway
Geografia
Koordenatuak54°58′59″N 3°15′58″W / 54.983°N 3.266°W / 54.983; -3.266
Map
Demografia
Biztanleria8.780 (2016)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

Annan, Eskoziako gaeleraz: Anainn eta eskozieraz: Annan, Eskozia hegoaldeko udalerria da, Dumfries eta Galloway eskualdeko hirugarren hiri handiena. 2011ko erroldaren arabera 8.960 biztanle ditu. Eskualdearen ekialdean dagoen Dumfriesshire konderrian dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Annan ibaiaren ertzean kokaturik dago, ibaiaren ahotik hiru kilometrotara.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren aztarnak aurkitu dira Annan inguruko lurretan.

Annan gaztelua "de Brus" familiaren jatorrizko egoitza izan zen. Familia honek ondoren izena "Bruce"-ra aldatu zuen eta kiderik ezagunena Robert The Bruce izan zen, Eskoziako errege izan zena. 1332an Eskoziako bigarren independentzia gerraren hasierako borroketako bat izan zen bertan. Ingalaterrako mugatik hain gertu egonik hainbat aldiz ezagutu zituen inbasioak.

Annan ibaiaren ertzean kaia eriki zen eta untziolak ere jaso ziren XVIII mendean. 1897an kaia haunditu egin zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chapelcross Zentral Nuklearra hiriaren kanpoaldean dago. Dena dela 2007an itxi egin zuten eta eraikina eraisten ari dira.

Ohituraz Glasgowra eta Ingalaterrara behi eta ardi haragia, izokina eta garia esportatu izan ditu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Udaletxea: 1878an eraiki zen victoriar estiloan. Hareharri gorriz egindako eraikina da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]