Eskoziako gaelera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskoziako gaelera, Eskoziako gaelikoa
Gàidhlig
Non mintzatzen den: Eskozia eta Kanada 
Eskualdea: Gaidhealtachd (Eskoziako Highland eta Kanpoko Hebridak; Kanadako Cape Breton eta Eskozia Berria)
Hiztunak: 58.652 (Eskoziako 2001eko errolda), eta 500 bat Eskozia Berrian 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Zelta
  Uharteetakoa
   Goidelikoa
    Eskoziako gaelera, Eskoziako gaelikoa 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Eskozia
Erakunde araugilea: Bòrd na Gàidhlig
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: gd
ISO 639-2: gla
ISO 639-3: gla

 

Scots Gaelic speakers in the 2011 census.png
2011ko Eskoziako erroldaren datuak hartu ezkero gaeleraz mintzatzeko gai diren biztanleen arabera koloreztatutako mapa, orlegi ilunez galesera gehien mintzatzen diren lurraldeak adierazita daude.
 

Eskoziako gaelera edo Eskoziako gaelikoa[1][2] (Gàidhlig na h-Albann) Eskoziako iparraldean (Highland) eta mendebaldeko uharteetan hitz egiten den hizkuntza zelta da. Azken talde horren barneko gaelera hizkuntzen azpitaldean sailkatzen da.

Kanadan, Eskozia Berrian (Cape Bretongo uhartean bereziki), Eduardo Printzearen Uhartean eta Ternua eta Labrador-eko probintzietan hiztun batzuk ere badaude eta dialekto horri Kanadako gaelera deitzen zaio.

Lurralde gaelikodunak Gaidhealtachd izen orokorra dauka. Ia 60.000 hiztun aktibo daude gaur egun, Eskoziako % 1 besterik ez.

Hizkuntzaren esparrua gizartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken zentsuaren arabera (2011), hiztun kopuruari dagokionez, Eskoziako gaelikoa (gàidhlig) oso txikia da. Gaeliko hiztunen multzoak Highlands aldeko eremu periferiko eta urrunetan kokatzen dira (12.000 inguru, kontuan hartuz hitz egiteko gai diren guztiak), hala nola Hebridak artxipelagoko zenbait zonaldetan (14.000). Glasgow hirian ere hiztun kopuru esanguratsu bat dago (5.000), eta neurri txikiagoan Edinburgon (2.000), baina hiri horietako biztanleria osoarekin alderatuta, oso multzo txikia da.

Gaelikoaren presentzia kalean ikusezina da, hizkuntza-paisaia ingelesez dago, eta gaelikoz idatzitako ezer topatzea salbuespena da[3].

Hizkuntzaren transmisioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu gaelikoetan familiaren papera behera doa; gaelikoaren ohiko lurraldeetan elebidunen portzentajeak behera egin due zentsu batetik bestera azken hamarkadetan[3].

Hezkuntza sistema ere ahula da gaelikoaren transmisiorako. Eremu elebidunetan badaude gaelikoa erabiltzen duten zentroak, betiere ingelesa ere erabiltzen duten ikasgelak partekatzen dituzten ikastetxe berean; hau da, ez dago gaelikoz soilik bizi den ikastetxerik. Gainera, normalean lehen hezkuntzan soilik erabiltzen da gaelikoa. Hala ere, salbuespen bakarra Glasgown dago, bertan kokatzen delarik lehen hezkuntzatik unibertsitate-aurreko mailataraino soilik gaelikoa erabiltzen duen ikastetxea (Sgoil Ghaidhlig Ghlaschu)[3].

Hedabideak dira gaelikoaren sustapenerako tresna nagusiak gaur egun. Berez, BBC Alba gaelikozko telebista kateak gaeliko-hiztunen kopuru osoa baino audientzia handiagoa du, programak ingelesez azpititulatuta eskaintzen baitira. Horrek ere laguntzen du hizkuntza ezagutzen ez dutenen artean gaelikoaren aldeko jarrera edukitzen[3].

Gaelikoa sustatzeko erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bord na Gaidhlig da gaelikoa sustatzeko erakundea. Berez entitate autonomo bat da (Administraziotik kanpokoa), baina Eskoziako Gobernuak hizkuntza politikarako zeregin nagusiak esleitu dizkio. Programa desberdinak bideratzen eta koordinatzen ditu: irakaskuntzan gaelikoa ezartzen joateko plangintza, ikasmateriala sortzeko lana, gaelikoz idatzitako liburuen argitalpena sustatu, hedabideentzako subentzioak bideratu, eta abar[3].

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko esaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako gaelikoa Irlandera Manxera Euskara
Fàilte Fáilte Failt Ongi etorri
Halò Haileo edo Dia dhuit Hello Kaixo
Ciamar a tha thu? Conas atá tú? (Cad é mar atá tú? Ulsterren) Kys t'ou? Zer moduz zaude?
Ciamar a tha sibh? Conas atá sibh? (Cad é mar atá sibh? Ulsterren) Kanys ta shiu? Zer moduz zaudete?
Madainn mhath Maidin mhaith Moghrey mie Egun on
Feasgar math Trathnóna maith Fastyr mie Arratsalde on
Oidhche mhath Oíche mhaith Oie vie Gabon
Tapadh leat Go raibh maith agat Gura mie ayd Eskerrik asko
Dè an t-ainm a tha ort? Cad é an t-ainm atá ort? Cre'n ennym t'ort? Nola duzu izena?
Dè an t-ainm a tha oirbh? Cad é an t-ainm atá oraibh? Cre'n ennym t'erriu? Nola duzue izena?
Is mise... Is mise... Mish... Ni...naiz
Slàn leat Slán leat Slane lhiat Agur
Dè a tha seo? Cad é seo? Cre shoh? Zer da hau?
Slàinte Sláinte Slaynt Topa (edatean)

Leku izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AberdeenObar Dheathain
Aviemore - an Aghaidh Mòr
Ayr - Inbhair Air
Brechin - Breichin
Cumbernauld - Cumar nan Alt
Dingwall - Inbhir Pheofharain
Dornoch - Dòrnach
DumfriesDùn Phris
Dunblane - Dùn Bhlàthain
DundeeDùn Dèagh
Dunfermline - Dùn Phàrlain
Dunkeld - Dùn Chailleann
Dumbarton - Dùn Breatann
EdimbourgDùn Èideann
Elgin - Eilginn
Forres - Farrais
Fortrose - A' Chananaich
Fort WilliamAn Gearasdan
GlasgowGlaschu
Gleneagles - Gleann na h-Eaglais
InvernessInbhir Nis
Kilmarnock - Cill Mhearnaig
Lismore - Liosmòr
PaisleyPàislig
PerthPeairt
Rosemarkie - Ros Maircnidh
St Andrews - Cill Rìmhinn
Scone - Sgàin
StirlingSruighlea
StornowaySteòrnabhagh
Whithorn - Taigh Mhàrtainn

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskoziako gaelera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.
Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.