Anne Brontë
Wikipedia(e)tik
Anne Brontë (Thornton, 1820ko urtarrilaren 17- Scarborough, 1849ko maiatzaren 28) eleberrigile ingeles bat izan zen. Urte bete zuela umezurtz gelditurik, ahizpen antzera heziketa latza jaso zuen aitaren ondoan. Familia inguru itxi hartan literatura izan zuten atsegin iturri bakarra, eta Annek gazterik ekin zion idazteari. Ahizpekin batean sortua zuten ikastetxeko irakasle-bizimodu hartan oinarriturik idatzi zuen bere lehen eleberria: Agnes Grey (1847). Bigarrena, The Tenant of Wildfeld Hall (Wildfell Halleko tenientea) (1848), bi urte geroago azaldu zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]