Charlotte Brontë

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charlotte Brontë.

Charlotte Brontë (1816ko apirilak 21-1855eko martxoak 31) eleberrigile ingeles bat izan zen.

Charlotte Brontë Britainia Handiko Yorkshire konderriko Thornton herrian jaio zen. Patrick Brontë, irlandar jatorriko klerigoa zena, eta Maria Branwellen alaba zen. Bost neba-arreba zituen: Emily, Anne, Maria, Elizabeth eta Branwell. 1820an bere aita gaur egun hain ezaguna den Hawortheko errektore izendatu zuten, Yorkshireko paramoetako herri bat, nora familia bizitzera joan zen eta non neba-arrebak euren fantasiazko mundua sortzen hasi ziren, Angria, Charlotte eta Branwellena, eta Gondal, Emily eta Annena, fikziozko erresumen istorioak idatziz. Angriaren kronikei buruz kuaderno ugari kontserbatzen dira, Gondalena, berriz bakar bat ere ez.

Charlotten ama 1821eko irailak 21ean hil zen, eta, 1824ko abuztuan Charlotte eta Emily, euren ahizpa nagusi Maria eta Elizabethekin batera Clergy Daughters eskolara bidaliak izan ziren, Lancashireko Cowan Bridgen, non tuberkulosiak jota geratu ziren. Eskola honetan inspiratu zen Charlotte Brontë Jane Eyre izeneko bere lanean agertzen den Lowood eskola beldurgarria deskribatzeko. Maria eta Elizabeth gaixo itzuli ziren Haworthera, eta tuberkulosiak jota hil ziren 1825ean. Arrazoi honegatik eta eskolaren baldintza kaxkarrengatik familiak Charlotte eta Emily barnetegitik atera zituen.

1842an Charlotte eta Emily Bruselako barnetegi pribatu batera joan ziren, baina euren izeba hiltzean itzuli egin behar izan zuten. Emily etxearen administratzaile bezala geratu zen, eta Anne etxe irakasle bezala lanean hasi zen familia batekin Yorketik gertu, non bere anaia ere lanean hasi zen irakasle partikular bezala. Charlottek Bruselan bizi izan zituen esperientziak, itzultzerakoan Lucy Snowren isolamendua, herrimina eta bakardadea Villete eleberrian (1853) isladatzeko balio izan zioten. Bere neba Branwell bota egin zuten bere nagusiaren emazteaz maitemindu izana egotzita, eta geroz eta opio eta alkohol gehiago hartzen hasi zen.

Ondoren, hiru ahizpak eleberriak argitaratzera dedikatu ziren. Argitaratu zen lehena Jane Eyre izan zen, 1847an, Charlottek idatzia, berehalako arrakasta izan zuena, Annen Agnes Grey eta Emilyren Tontor Ekaiztsuak aurrerago agertu ziren urte hartan bertan. Denbora batez euren editoreak ikustera joan ondoren Haworthera itzuli zirenean, Branwell hil zorian topatu zuten. Bere ahizpa Emily tuberkulosiak jota hil zen 1849an, bere bigarren eleberria zen Wildfell Halleko maizterra argitaratu ondoren eta Shirley idazten ari zen bitartean.

Charlotte 1854an ezkondu zen bere aitaren laguntzailea zen Arthur Bell Nicholsekin, ezkontzea proposatu zion laugarren gizona izan zena. 1855eko martxoak 31n, haurdun zegoela, gaixotu eta tuberkulosiak jota hil zen bere ahizpak bezala.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Charlotte Brontë