Antonio Goñi Igoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Goñi Igoa
Bizitza
JaiotzaEtxarri Aranatz, 1931
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1970eko abenduaren 21a (38/39 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklangilea

Antonio Goñi Igoa (Etxarri Aranatz, 1931-Donostia, 1970eko abenduaren 21a) langile nafarra, Espainiako poliziak atxilotu eta torturatu zuen. Behin etxean aske, bere buruaz beste egin zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Gros auzoan bizi zen, Karmen Urmeneta emaztearekin. Valverde inprimategian egiten zuen lan.

1970eko abenduaren lehen egunetan, Brigada Politiko Sozialeko agenteek atxilotu zuten, Donostiako Parte Zaharrean. Bere atxiloketa Burgosko prozesuaren aurkako manifestazio baten parte hartzeagatik izan zen, batzuen iritziz. Edurne eta Axun Goñi arreben aburuz, ordea, lanaldiaren amaitzerakoan, kalez jantzitako agenteek identifikazioa eskatu ostean atxilotu zuten. Goñi polizia etxera eraman zuten, Martuteneko kartzelara lekualdatu aurretik; «Gora Euskadi Askatuta» oihukatzea izan zen bere delitua. Polizia etxean eman zituen hemezortzi egun horietan inkomunikatuta mantendu zuten, eta zauri psikologiko latzak eragingo zizkion torturak jasan zituen.Lankideek 20.000 pezeta bildu eta kartzelatik ateratzea lortu zutenean, depresio handi batean erori zen. Abenduaren 21ean bere buruaz beste egin zuen, emazteari ohar bat utzita: «Txakur hauek hil naute, barkatu, errezatu nigatik», zioen.[1]

Onarpen eza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak Poliziaren zaintzapean hildako pertsonen kategorian gehitu duen arren, Goñi Igoaren heriotza da 1970ko hilketetatik ofizialki onartu ez duen bakarra. Hala, Nafarroako Torturatuen Sareak ia isilpean mantendu den istorioa berreskuratu du azken urteotan, antzeko kasu gehiago erakusteko. Biktima eta senideen plataformak mila kasu baino gehiago zenbatu ditu.[2][3]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Javier Buces: Modos de matar y morir. Víctimas del franquismo en Gipuzkoa. Aranzadi Zientzia Elkartea, 2023.

ISBN: 978-84-17713-89-8. 111.or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]