Antonio María Rouco Varela
Antonio María Rouco Varela (Villalba, Lugo, Galizia, 1936) Erromatar Eliza Katolikoko kardinala eta gotzaina da, Espainiako Apezpiku Batzarreko lehendakaria.
[aldatu] Bizitza
Mondoñedoko apaizgaitegian egin zituen apaiz-ikasketak, eta Salamancako Gotzain Unibertsitatean lizentziatu zen 1958an. Hurrengo urtean apaiz ordenatu zen. 1964an Municheko Unibertsitateko doktore egin zuten, eta urte hartan bertan Mondoñedoko teologia-irakasle gisa lan egiteko hartu zuten. Handik bi urtera Municheko Unibertsitateko irakasle-laguntzaile egin zuten. 1969an Salamancako Gotzain Unibertsitateko irakasle sartu zen; katedra eskuratu zuen 1971n, eta errektoreorde-kargua hurrengo urtean. 1984an Joan Paulo II.a aita santuak artzapezpiku izendatu zuen, eta 1998an egin zuen kardinal.
1999, 2008 eta 2011 urteetan Espainiako Apezpiku Batzarreko lehendakari hautatu zuten. Erakunde horretako Irakaskuntza eta Kristau Ikasbideko Batzordeko kidea da 1984az gero, eta Lege Gaietarako Batzordearen lehendakaria. Bere idazlanen artean aipatzekoak dira Estado e Iglesia en la España del siglo XVI (Estatua eta Eliza XVI. mendeko Espainian) eta Sacramento e diritto: antonomia nella Chiesa? (Sakramentua eta zuzenbidea: Elizaren kontraesana?). Hainbat artikulu eta lan zientifiko argitaratu ditu, bestalde, Zuzenbide Kanonikoaren oinarri teologikoari eta Elizaren eta Estatuaren arteko harremanei buruz.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.