Apostasia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Apostasia (latinez apostasĭa, eta grekeraz ἀπoστασία; euskaraz "desertatu" edo "altxatu/jaiki" esan nahi du, απο, apo, "kanpo, at" eta στασις, stasis, "kokapena", literalki "zerbaitetik kanpo jartzea") norberaren erlijioa izandakoaren ukazioa da. Hitzak berak esanahi ezberdinak ditu: alde batetik ordena erlijioso edo ikastetxe batetik atera edota hura abandonatzea izan liteke; bestetik, elizgizona izatea laga duen pertsona, bere apaiz-lekame betebeharrak alde batera utzita, edo oro har, sinesmen, erlijio- iritzi edo dotrina bat beste batekin aldatzeari ere deitzen zaio.

Horrebestez, adiera hauek guztiek esanahi orokor bat dutela ikus daiteke. Heresiaren aurrean, apostasiak jatorrizko dotrinaren erabateko uztea edo ukatzea dakar. Hots, dotrinaren dogma jakin bat ukatu beharrean, dogma osoa ukatzen da. Apostatak dotrina osoa ukatu eta hereseak dotrinaren zati bat ukatzen du, jentilek, ordea, ez dute dotrina hori inoiz ezagutu edota ez dira haren irakaspenetan inoiz hasiak edo hezituak izan.

Adibidez, Juliano erromatar enperadora kristautasunean hezi zen, baina paganismora itzuli eta antzinako kultuak berrezartzea erabaki zuen, ondorioz, Juliano Apostata (361-363) ezizena jaso zuen.