Aqua Virgo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aqua Vergine akueduktuaren zerbitzu sarrera, "Nazaretarraren bidean".

Aqua Virgo, Erromako antzinako hiria urez hornitzen zuen 11 akueduktuetako bat zen. Akueduktua, erabiltzen utzi zen Erromatar Inperioa gainbehera zihoanean, baina ia erabat berriztu zen ia mila urte beranduago, Pizkunde garaian, bere egungo forma Aqua Vergine bezala hartuz.

Marko Agripak, akueduktu hau eraikitzen amaitu zuen K. a. 19ko ekainak 9an, Augustoren erregealdian. Bere iturria, Via Collatinaren zortzigarren mugarriaren ondoan dago, Via Praenestinatik 3 kilometro ingurura. Sexto Julio Frontinok igorritako elezahar baten arabera, egarritutako soldadu batzuk, ura eskatu zioten neska gazte bati, nork, ondoren akueduktua hornitu zuen iturbururanzko bidea adierazi zien. Aqua Virgok, bere izena, neska gazte honengatik jaso zuen.

Bere 20 kilometro baino gehiagoko luzeran, akueduktuak, soilik 4 metroko beheragune bat zuen Erromara heltzeko Marteren Zelaiaren erdian. Bere oparoaldi garaian, akueduktuak, egunero, 100000 metro kubiko ur baino gehiago horni zitzakeen. Akueduktua, ia osorik, lurpetik zihoan. Prokopiok, 537an, Erroma setiatzen ari zirenean, godoak, lurrazpiko kanal hau, Erroma inbaditzeko pasabide sekretu bezala erabiltzen saiatu zirela dio.

Erromatar Inperioa erori ondoren jasan zuen kaltearen ondoren, akueduktua, Hadriano I.a aita santuak konpondu zuen VIII. mendean. Erabat zaharberritua izan ondoren eta bere sorreratik, irteeraraino Pinzio eta Kirinal muinoetan eta Marteren Zelaiaren barnean egindako birmoldatze lan sakonen ondoren, Nikolas V.a aita santuak, Aqua Vergine bezala sagaratu zuen 1453an.

2007ko ekainak 13an, eraikuntza lan baten ondorioz kaltetu zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aqua Virgo Aldatu lotura Wikidatan