Araponga
Wikipedia(e)tik
Txantiloi:Taxobox Araponga edo Procnias tricarunculata Ameriketan ekuatoreko oihanetan (Brasil, Paraguai, Costa Rica, Argentina) bizi den txori-itxurako hegaztia da, Procnias generokoa. 30 cm inguruko luzera izaten du. Kanpaiaren gisako hotsa ateratzen du, eta horregatik kanpai-jole ere deitzen diote. Arrak hiru luzakin gisako ditu buruan, bi albo banatara eta beste bat mokoaren azpian. Luzakin horiek bigunak izan ohi dira, baina arra harrotzen denean, puztu eta gogortu egiten zaizkio.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.