Arcadio Pardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arcadio Pardo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArcadio Pardo Rodríguez
JaiotzaBeasain1928ko maiatzaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLe Chesnay2021eko azaroaren 6a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta editorea

Arcadio Pardo Rodríguez (Beasain (Gipuzkoa), 1928ko maiatzaren 8a - Paris, 2021eko azaroaren 6a)[1] Parisen bizi izan zen poeta, argitaratzaile eta irakasle espainiarra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beasainen jaio zen, familia emigrante baten altzoan: gurasoak Burgosko eta Palentziakoak ziren. 1934an, haurrak bost urte zituenean, familia Madrilera joan zen eta, 1935an, Valladolidera. Azken hiri honekin lotura gehiago izango zuen: 1939tik 1946ra bertan egin zituen ikasketak. Valladolideko Unibertsitatean Hizkuntza eta Literatura Espaniarraren doktoretza egin zuen. Manuel Alonso Alcalde eta Luis López Angladarekin batera, Revista de Poesía Halcón sortu zuen (1945-1949); ondoren, 1946tik 1950era, aldizkarian poesia liburuen bilduma bat plazaratu zuten. 1955ean, frantses katedra lortu zuen Valladolideko Komertzio Eskolan eta, 1959an, ertainetako ikasketen katedra. Gaztelako hiritik Frantziara joan zen; aldaketa honen datak ez daude garbiak baina, dirudienez, 1960an Parisko Lizeo Espainiarrean lanean hasi zen. Hortik aurrera Frantzian bizi eta lan egin zuen, besteak beste, Aix-en-Provenceko, Sorbonako eta Parisko Unibertsitateetan.[2] Parisen hil zen, 2021ean, 93 urte zituelarik.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arcadio Pardo obra zaila da kokatzeko, nolabait ibilbide oso pertsonala egin baitzuen. Hasiera batean, bai, Luis Rosalesen eta garcilasismoaren jarraitze gisa agertu zen baina laister estilo pertsonalago bat landu zuen. Bere krisialdi pertsonalek poesian bere isla izango zuten, batez ere 1980tik aurrera. Orokorrean, idazle originala eta sakona izan zen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arcadio Pardok lan ugari plazaratu zituen. Hemen batzuk bakarrik jasoko ditugu:

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1988: Denominación y anonimato en unos libros de difuntos
  • 1989: La visión del arte español en los viajeros franceses del siglo XIX. Valladolideko Unibertsitatea, ISBN 978-84-7762-078-5
  • 1989: Introduction à la connaissance de l'Espagne. De la révolution de 1868 à nos jours. Choix de textes
  • 1989: Les relations extérieures de l'Espage avec le Portugal, l'Angleterre et la France. Choix de Textes

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]