Archibald MacLeish

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Archibald MacLeish

Estatu Batuetako olerkaria (Glencoe, 1892 - Boston, 1982). Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren, Zuzenbideko ikasketak egin zituen Harvardeko Unibertsitatean. Parisen bizi izan zen, eta han zegoela (1923-28) hasi zen poesia idazten. Garai horretan, Poundek eta Eliotek eragin nabarmena izan zuten MacLeishen literatura-lanetan. Bere obra nagusiak: The Pot of Earth (1925, Lur ontzia); The Hamlet of A MacLeish (1928); Konkistatzailea (1932, Pulitzer saria, Bernal Díaz del Castilloren La Verdadera historia de los sucesos de la conquista de la Nueva España obran oinarritua). 1952an, Collected Poems (1917-1952) izeneko lanak argitaratu zituen, eta ondoren J. B. (1958) eta Herakles (1967), Poetry and Experience (1961) saiakera-liburuak, eta beste olerki-liburu bat: The Wild Old Wicked Men and Other Poems (1968). Azken lanen artean aipagarriena ondorengo lana da: The Human Season; Selected Poems (1972, Gizakiaren sasoia; poema hautatuak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]