Arendal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arendal

Arendal
bandera

armarria

Estatua NorvegiaNorvegia
Probintzia Aust-Agder
Koordenatuak

58°28′56″N 8°46′57″E / 58.48222°N 8.78250°E / 58.48222; 8.78250Koordenatuak: 58°28′56″N 8°46′57″E / 58.48222°N 8.78250°E / 58.48222; 8.78250

Arendal non dagoen adierazten duen Norvegiako mapa
Arendal
Eremua 270 km²
Biztanleria 41.655 bizt. (2010)
Dentsitatea 154,28 bizt./km²
http://www.arendal.kommune.no

Arendal Norvegiako hiri bat da, Aust-Agder probintziako hiriburua; Sørlandet eskualdean dago.

Arendalen hego-mendebaldera Grimstad dago; ipar-mendebaldera, Froland; eta ipar-ekialdera, Tvedestrand.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arendalen Norvegia guztiko klimarik onena daukatela diote; gainera, kosta erakargarria daukate, uharte txiki mordoarekin. Turistentzat oso ospetsua da, batez ere udan. Nazioarteko musika-jaialdiak antolatzen dituzte.

Ikusteko lekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Little Torungen itsasargia, 1914. urtetik uharte batetik argi egiten
  • Store Torungen itsasargia, 1844. urtean eraikitakoa, eta 1914. urtetik uharte batetik argi egiten
  • Merdø uhartea, kostatik urrunen dagoena, XVII-XVIII. mendeetan esportazio-portu garrantzitsua zeukana
  • Pollen portua, hiri barrukoa
  • Tyholmen eremua, XVII. mendeko egurrezko etxeak, hiri erdigunean

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arendal portu-hiria izateaz gain, errepidez ere ondo lotuta dago, E18 Europar Errepidea bide nagusiaren hego-ekialdera dagoenez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arendal XVI. mende erdi aldera sortu zuten, baina ez zeukan hiri-izaerarik. XVII. mendean egur-garraiorako gunea zen, Kristiansand hiri nagusia zen bitartean. 1723. urtean merkataritzarako erregaliak lortu zituen, eta inguruko salerosketak Arendalen bakarrik egin zitezkeen. Hala ere, merkatariek kontrabandoari ekin zioten, Danimarkan eta Itsaso Baltikoaren inguruko lurraldeetan saltzekotan. Merkataritza-baldintzen gorabeherek gatazkak sortu zituzten XVIII. mendean.

Merkataritza, ontzigintza, egur-garraioa, meatzaritza eta burdingintza izan ziren eskualdeko industria-jarduera nagusiak mendeetan, batez ere Arendal inguruan. 1880. urterako inguruko porturik garrantzitsuena zen; XX. mendean, 1939. urtean, Norvegiako laugarren portua zen olio- eta petrolio-garraioari dagokionez, Oslo, Bergen eta Stavangerko portuen atzetik.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo industria nagusiak hauek dira: ontzigintza, mekanika- eta elektronika-industriak, eta munduko silizio-karburoa fintzeko gune handienetarikoa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arendal Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]