Aristide Maillol
Frantses margolaria eta eskultorea (Banyuls, 1861 - 1944). Pintura- eta eskultura-ikasketak egin zituen Parisko Arte Ederretako Eskolan. Haren lan guztietan Nabis taldearen eragina ikusten da, nahiz eta talde horretako kide izan ez. Berrogei urte eginak zituen arte ez zen sartu eskulturaren munduan. Rodinen inpresionismoaren eta patetismoaren kontrako jarrera erakutsi zuen hasiera-hasieratik; Greziako eta Erromako garai klasikoetako eskulturaren tradizioa gordetzea zuen helburua. Emakumezkoen eskulturak egin zituen batez ere (Eva, 1900; Gaua, 1904; Flore, 1911). 1901ean Greziara egin zuen bidaian indartu egin zen klasizismoarekin zuen lotura. Inolako espresionismo kritikorik erakusten ez duten eskulturekin batera, Monument à Cézanne (1912-15) eta Monument à Debussy (1935), ezaugarri nagusitzat dinamismoa duten beste batzuk egin zituen (Pensée enchaînée, 1905). Azken lanetan, L´Harmonie (brontzez egina, 1944an) eta L´Ile de France (1934), du Maillolen eskulturak goren maila.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.